Ingurumen Sailaren prentsa-oharra, Zaldibarko Verter Recycling enpresaren zabortegiko luiziari buruz

0

Ostiralean, Zaldibarko Verter Recycling enpresaren zabortegian izandako luiziaren berri izan zenetik, Ingurumen Saileko arduradunen eta ikuskapeneko eta ingurumen-baimenetako teknikarien jarduna zentratu da desagertutako bi langileak aurkitzeko lanetan eta eraginpean dauden azpiegiturak eta trafikoa berrezartzeko lanetan, betiere larrialdi-zerbitzuekin, Osalanekin eta beste administrazio batzuekin elkarlanean.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, dagozkion esparruetan, instalazioaren ingurumen-kontrolari buruz emango dituen azalpen zabalagoak alde batera utzi gabe, Sail honek honako alderdi hauen berri eman nahi du:

Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren instalazioak, 2007ko urtarrilaren 22an, lortu zuen Zaldibarren (Bizkaia) industria-jatorriko hondakin ez-arriskutsuen zabortegia garatzeko ingurumen-baimen integratua.

Ingurumen-baimen integratuek Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Europako legeriari erantzuten diote (IPPC ingelesezko siglengatik), eta horien helburua da gehien kutsa dezaketen industria-instalazioen funtzionamenduan prebentzioaren printzipioa aplikatzea. Oso neurri eta kontrol zorrotzak ezartzen dira jarduera horiek atmosferan, uretan eta lurzoruan egiten dituzten isurketak (hondakinen isurketak barne) saihesteko, edo ahalik eta gehien murrizteko, betiere ingurumenaren babes-maila handia lortze aldera, ingurumenaren osotasuna aintzat hartuta.

Zabortegien kasuan, ingurumen-baimen integratu hori lortzeko eskakizunen artean dago eraikuntza-baldintzen dokumentazio justifikatzailea aurkeztea, barnean direla iragazgaizteari dagokion dokumentazioa eta isurketa-basoaren egonkortasunari dagokiona.

Araudia betez, Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-baimen integratua duten instalazioak ikuskatzen ditu, Industria Emisioei buruzko Europako Zuzentarauak adierazten duen moduan. Ikuskapenak urtean behin edo hiru urtean behin egiten dira.

– 2019ko uztailaren 10ean egindako azken ikuskapenean, zabortegian zuzendu beharreko zenbait alderdi hauteman zen; hartara, dokumentazio osagarria aurkezteko errekerimendua egin zitzaion enpresari 2019ko irailaren 16an.

Errekerimendu horri erantzunez, 2019ko urriaren 11n, Verter Recycling enpresak askotariko informazioa aurkeztu zuen. Zabortegiaren etorkizuneko zigilatzeari buruzko informazioarekin batera, ingeniaritza espezializatu batek egindako azterketa bat ere aurkeztu zen, eta azterketa horrek, ondorioen atalean, honako hau adierazten du:

Ondorioak eta gomendioak

Horrenbestez, ondoriozta daiteke, ikuspegi globaletik, zabortegia egonkorra dela egungo konfigurazioarekin, bai haustura zirkularrei dagokienez, bai oinarrizko konformatuaren ahultasun-planoaren ondoriozko bloke-hausturei dagokienez.

Betetze-dinamika berarekin jarraituz gero, eta tarteko plataforma eraikitzen bada zein eraikitzen ez bada, ondorioztatzen da zabortegiak Eusko Jaurlaritzak ezarritako egonkortasun-irizpideen arabera jokatuko duela,  bai egoera normal batean, bai drainatzeak huts egiten duen istripu-egoera batean.

Nabarmendu behar da oinarrizko drainatze on bat egiteak zer garrantzia duen zabortegiaren egonkortasuna bermatzeko garaian, orain arte egiten ari den bezala.

Bestalde, geruza trinkotu bidez egindako betetze-lanek hobetu egiten dituzte materialen parametro erresistenteak, eta, hartara, zabortegiaren egonkortasun globala areagotzen da.

Horrenbestez, hau gomendatzen da:

  1. Oinaldea behar bezala drainatzea, orain arte egin den bezala, zabortegiaren gorputzaren barnean maila freatikoa handitu ez dadin.
  2. Ondo trinkotutako geruza bidezko betetze-lanak egitea, materialen ezaugarri erresistenteak bermatzeko.
  3. Maila bakoitzaren kanpoko eremuetan kalitate hobeko materialekin (material lodiagoarekin) egindako kontrahormei jarraipena ematea.
  4. Zigilatze ona bermatzea, zabortegiaren gorputzera ura iragaz ez dadin eta ezpondei egonkortasuna eman dakien.

Aditzera eman behar da azterketa hau zabortegiaren egungo egoera eta portaera ezagutzeko oinarri ona den arren, aldian behin kontrolatu beharko direla betetze-materialak eta haien erresistentzia-ezaugarriak. Ildo horretan, gomendatzen da aldian behin egitea isurtzen diren materialen kontrol geoteknikoak.

Kontrol horiek banaketa espazialean eta isuritako materialen ezaugarri erresistenteetan oinarri daitezke. Kontrol horiek zundaketa geoteknikoen bidez eta laborategiko saiakuntza geoteknikoen bidez egin daitezke.”

Amiantoaren gaiari dagokionez, zabortegiko ingurumen-baimen integratuak material hori duten hondakinak jasotzeko baimena ematen zuen, baina beti hondakin ez-arriskutsuetarako zabortegietan hondakin arriskutsu batzuk onartzeko irizpideak ezartzen dituen Europako araudiari jarraituz (Kontseiluaren 2003/33/EE Europako Erabakia).

Beraz, Europako araudian oinarrituta, hondakin ez-arriskutsuen zabortegian LER 170605 kodea (amiantoa duten eraikuntza-materialak) sartzea baimentzen da. Ingurumen-baimen integratuak mota horretako materialei buruzko atal espezifiko bat du, eta bertan ezartzen dira material horiek zabortegian deskargatzeko, tratatzeko eta uzteko baldintzak.

– Verter Recycling enpresaren zabortegian, 2017an, guztira 379.689 tona hondakin sartu ziren; 2018an 540.667 tona izan ziren, eta 2019an 510.994 tona.

Amiantoa duten eraikuntza-materialen sarrerei dagokienez (plakak, tutueriak eta zuntz-zementuzko kanaletak, batez ere), 2017an 2.954 tona sartu ziren, 2018an 2.592 tona izan ziren, eta 2019an 4.235 tona.

Verter Recycling enpresaren zabortegian, 2017an, guztira 379.689 tona hondakin sartu ziren; 2018an 540.667 tona izan ziren, eta 2019an 510.994 tona.

Vitoria-Gasteiz, 2020/02/08