Axular Lizeoak irabazi du FIRST LEGO League Euskadi-Donostia txapelketa

0

Asteburuan jokatu den FIRST Lego League Euskadiko Txapelketa. Donostia izan dia hiru egoitzetako bat, eta gurean, hiriko Axular Lizeoko Overclock taldeak lortu du garaipena. Bigarren postua Elburgoko Elburgo ikastetxeko Landederros Gamberros taldeak lortu du, eta honenbestez, bi taldeek lortu dute FIRST LEGO League España txapelketaren finalean parte hartzeko plaza, martxoaren 28 eta 29an egingo dena, Tenerifen. Bertako hoberenek nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izango dute udan, AEBetan, Japonian, Brasilen eta Australian.

Overclock taldekoek (Axular Lizeoa) auzotarrek kudeatutako fatxadetarako lorategi bertikal mugigarria proposatu dute, barruko tenperatura jaistea eta kanpoko soinua moteltzea lortzen dutenak. Proiektu horrekin lortu dute Donostiako First Lego League Euskadiren aurtengo edizioaren irabaztea.

Donostiako lau ikastetxek hartu dute parte txapelketan: Axular, Santo Tomas, The English School eta Mundaiz. Horietako bi taldek eskuratu zituzten donostiarrek lortutako hiru sari:

  • FIRST LEGO Leagueko lehen postua Axular Lizeoko Overclock taldearentzat izan zen.
  • Robotaren portaeragatik emandako lehen saria ere Axular Lizeoko Overclock taldearentzat izan zen.
  • Robotaren diseinuagatik emandako lehen saria, Santo Tomas Lizeoko Lizeobots A taldearentzat izan zen.

Donostiako Sustapenaren apustua

Txapelketa Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Sailak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez. Txapelketari esker, larunbatean Eureka! Zientzia Museoan 35 talde ezberdin elkartu ziren, gutxi gora behera 350 partehartzaile eta 70 laguntzaile, txapelketa ikustera joan ziren guraso, lagun, edo jarraitzaileak kontuan izan gabe. Museoak ateak zabaldu zituenekin, txapelketako giroa ezin hobea izan zen

Donostiako Ekonomia Sustatzeko zinegotzi Enrique Ramosek adierazi zuenez: «Donostiarentzat egiten dugu apustua argia da: enpresaren, ekintzailetzaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan berrikuntzak egiteko gaitasuna sustatzea. Apustu horretan, pertsonak funtsezko faktorea dira, talentu deitzen dugun hori, hain zuzen, eta nagusiki horregatik antolatu du programa hau Donostia Sustapenak. Hainbat urte daramagu ikastetxeei gure gazteen prestakuntzarekin laguntzen, hala maila teknikoan, munduan aplikazio eta teknologia berrien, sektore sortuberrien eta aukera eremuen inguruan gertatzen den guztia hurbilduz, nola gaitasun pertsonalen mailan. First Lego League tresna paregabea da gure berrikuntzako estrategia gauzatzeko».