Zarauzko sexu aholkularitza zerbitzua martxan

0

Martxan da Zarauzko Udalak eskaintzen duen sexu aholkularitza zerbitzua. Parekidetasun departamenduak 2012.urtean sortutako zerbitzu bat da eta inguruko herrietan ez da eskaintzen.

Aholkularitza jaso nahi duen pertsona oro, asteartero Zuberoa Kalea 22 zenbakian dagoen lokalera gerturatu daiteke, bikoteka zein bakarka. Ordutegia 17:00etatik 21:00etara da. Txanda aurretik hartzea gomendatzen da.

2019.urtean, 100 pertsona baino gehiagok erabili zuten zerbitzu hau, adin guztietakoak, bai emakumeak bai gizonak, eta adin tarte nagusiena 19-30ekoa izan zen. Kontsulten %78a euskaraz izan zen.

Kontsultan gehien jorratu ziren gaiak ondorengoak dira: Harreman erotikoetan zailtasunak, desira falta, orgasmo falta, transexualitatea, konbibentzia eta gurasoen kezkak seme alabekin sexu kontuak hitz egiterako garaian.

Aitziber Estomba sexologoa izango da zerbitzuko arduraduna eta honek argi utzi nahi du zerbitzua aholkularitzakoa dela eta ez terapia bat. hala, ordubeteko lau saio eskaintzen dira orokorrean.

Informazio gehiagorako 943005128 telefonora deitu behar da edota  sexuaholkularitza@gmail.com helbide elektronikora idatzi.