Gaur, zinema saioa Donostian

0

Antzoki Zaharrean, 19:00tatik aurrera, ‘Keeper’ ikusteko aukera izango dugu. Dokumental honek elkarren artean oso desberdinak diren bost atezain aztertuko ditu: 8 urtetik 74 urtera, Holandatik Siriara, golaren etorrera saihestezina soilik itxaroten duen esperientziara hurbiltzen du. Ia beti futbolaren erdigunean golegileak izaten badira ere, atezainak ziurrenik kirol honen nortasunik bereziena dira. ‘Keeper’ ikusi ondoren, bertaratuek luxuzko solasaldi bat entzun ahal izango dute Santiago Cañizares atezain ohiaren eta José Luis Garci zinema zuzendari eta futbolzale amorratuaren eskutik. Begoña del Teso moderatzaile dutela, bi gonbidatuek atezainaren lanbide bitxiaz eta haren sekretuez hitz egingo dute.