“Kopako partida final bat bezala hartzen dugu”

0

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak hedabideen aurrean hitz egin du gaur arratsaldean Lezaman, Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidaren bezperan; zuri-gorriek UDG Teneriferen aurka jokatuko dute, bihar, 19:00etan. “Lehiaketa hau iristeko gogo handia genuen. Mundu guztiari ilusioa sortzen dio, eta are gehiago partida bakarrera izateaz “, esan du entrenatzaile zuri-gorriak.

Kanporaketari dagokionez, entrenatzaileak uste du “etxean jokatzeak eta gure publikoa gurekin edukitzeak” abantaila izango dela zuri-gorrientzat. “Partida final bat bezala hartzen dugu, bestela beste norgehiagokorik ez da egongo. Entrenatzaile gisa klub honentzat gauza garrantzitsuak lortzeko helburua dut. Erreginaren Kopako titulu bat izateko zortea dut. Orain formatua aldatu egin da: zailagoa da, partida gehiago jokatzen dira, aste artean jokatzen da… berezia da, eta askoz gehiago partida bakarrera denean”. Koparen giroa nagusi da klubean eta entrenatzaileak gogorarazi du gizonezkoen lehen taldearekin gertatutakoak eragin positiboa duela bere jokalariengan ere. “Kopan ahalik eta urrutien iristea nahiko nuke”.

Aurkariari dagokionez, Villacampak uste du Tenerifeko taldearen joko estiloa ezaguterraza dela, eta partida zaila planteatuko dutela Lezaman. “Egia da etxean kanpoan baino indartsuagoak direla, baina hobeto egin dute jardunaldiak igaro ahala. Ondo elkartzen den taldea da, eta kontraerasoan ondo ateratzen da. Badakit kosta egingo zaigula beraiei inposatzea, baina minutu batzuk hartu behar ditugu disfrutatzeko eta publikoarekin konektatzeko”.

Villacampak jokatzeko moduan dauden guztiei deitu die, Nerea Nevado (29. zenbakia), bigarren taldeko jokalaria barne. Horrela, 19 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Ainhoa Álvarez, Damaris Egurrola, María Díaz, Yulema Corres, Maite Oroz, Oihane Hernández, Andere Leguina, Eunate Arraiza, Lucía García, Vanesa Gimbert, Andrea de la Nava, Ane Azkona, Oihane Valdezate, Amaiur Sarriegi eta Nerea Nevado.