Beatriz Artolazabal: “Euskal gizartean dibertsitatea zabaldu izana jada estrukturala eta betirako da”

0

Beatriz Artolazabal sailburuak adierazi du “immigrazioa eta dibertsitatea jada, eta betiko, estrukturalak direla gure gizartean”. Hala esan du Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkesta —EABI 2018— aurkeztean. Atzerritar horien kopurua 211.208 arte igo da. Hortaz, EAEko biztanleen % 9,7 dira; euren artean emakumeak asko haziz, etorkinen % 55,1 izatera helduz.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, Euskadiren egoera ekonomikoaren hobekuntza etorkinen artera ere heldu da.

“Euren lan-okupazioko maila —azpimarratu du Beatriz Artolazabalek— ia % 60 arte handitu da, eta diru-sarrerarik ez duten etorkinak % 25etik behera izatera iritsi dira. Baliabide-iturri nagusi gisa DSB-EPO sistema dutenen ehunekoa erdira jaitsi da, % 7,6raino murriztuz”.

EABI-2018ren datuek ere erakusten dute diru-sarreren batez bestekoak gora egin duela eta euren pertzepzio propioa hobetu dela. “Egoera erosoan edo oparoan sentitzen direnak % 32,5 arte hazi dira”, gaineratu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Era berean, etorkinen egoera administratiboa ere hobetu da, egoera irregularrean daudenak % 4,6 inguru baitira, nazionalizazioek eta asentamendu iraunkorreko egoerek gora egin duten bitartean.

“EABIn —sailburuak aitortu duenez— herritarren artean prekarietate, zaurgarritasun eta hauskortasuneko arazoak ere agertzen da, batez ere, jatorri afrikarra dutenen artean eta, neurri txikiagoan, Latinoamerikako zenbait herrialdetakoen artean. Halaber, diskriminazio-pertzepzio subjektiboa pixka bat handitu da, ia % 90ek bertako herritarren artean integratzeko arazorik ez duela aitortzen duen arren».

Sailburuak jatorri txinatarra duen kolektiboaren errealitatea zehatzago analizatu du, “izan ere, platetako beste leku batzuetan kolektibo txinatarraren aurkako erreakzio xenofoboak ematen hasi baitira. Azpimarratu behar da osasun-arazoa koronabirusaren gaixotasunak eragiten duela, eta ez Txinako herritarrek”.

EABI 2018n jasotakoaren arabera, kolektibo txinatarrak du lan-okupazio maila handiena; ez dute langabeziarik edo DSBErik edo bestelako gizarte-laguntzarik jasotzen. Jatorri txinatarreko kolektiboak aurrezten du gehien, baina euren burua gutxien integratuta ikusten dute eta bertako herritarrekin harremanak sortzeko asmo gutxi dute, 2010. urteaz geroztik hobekuntza nabarmena antzematen ari den arren.

Artolazabalek ohartarazi duenez, “Inkesta honen ondorioetako bat da kolektibo batzuk bertako biztanleriarekin duten erlazio eskasak gogoeta arduratsu bat egitera eramaten gaituela, bazterketa- edo isolamendu-prozesuak eragin ditzaketen jokabideei aurrea hartzeko.”

Amaitzeko, sailburuak esan duenez “EABI 2018 honetan bildutako datuek baikor izatera eramaten gaituzte, planetaren beste puntu batzuetan jaiotako euskaldunekin gure gizarteak duen ahalmen inklusiboaren aurrean. Krisi ekonomikoa gainditzeak euskaldun berri horien integrazioa hobetu dut. Euskadiko gehiengo politiko eta sozial zabalak izenpetutako Migraziorako Euskal Itun Sozialerako Proposamenak gizarteratze eta elkarrenganako onura hori hobetzeko esparrua eskaintzen digu.”