Euskadi Tel Aviveko IMTM azokan

0
PRUEBA

Euskadi, bigarren urtez jarraian, izango da Tel Aviveko IMTM azokan, hiriburu israeldarraren Konbentzio Zentroan.

Euskal partaidetza informazio-erakustoki baten datza, Turespañaren standaren barruan,

Israel Ekialde Hurbileko eremuko merkaturik garrantzitsuena bihurtu da Estatuan, 2019an 311.800 bisitari izan baititu, egunero 304 euroko bataz besteko gastuarekin. Horrela, Estatuan gastu gehieneko nazioarteko 5 merkatuen artean dago, 5 aire-konexio zuzenekin hiri ezberdinetan eta bidaia-antolatzaileen charter hegaldi ezberdinekin.

Euskadi, Estatuko helmuga berrienetakoa da merkatu honentzako eta, aldi berean, gastu-maila erdi-altuko eta altuko bisitariek gehien eskatzen dutena. Euskal erreklamurik nagusienak natura, kultura eta gastronomia dira. Bataz besteko egonaldia 4 egunekoa eta 3 gauetakoa da Bilbo eta Donostia bezalako tokietan.

Hitzegindako bidaia-antolatzaileek gure helmugarekiko interesa gora joatea itxaroten da, Madril sarbide nagusia delarik.