Fadurako kiroldegiak vending osasungarriko zerbitzu berria du

0
PRUEBA

Fadurako kiroldegiak produktu osasungarriak eskaintzen dituen vending gune berria du. Iaz hasi zen ekimena garatzen, elikadura egokia sustatzeko Getxo Elika udal-programaren bitartez eta Azti Tecnaliarekin lankidetzan. Produktu-zerrenda osatzeko, eskaintza aztertu eta askotariko elikagai-sorta hautatu da, osoagoa. Hautaketak bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila Euskadin elikadura osasungarria bultzatzeko gauzatzen ari den ekimenekin, eta NAOS Estrategiak finkatzen dituen nazioarteko osasun-irizpideekin. Irizpide horiek nutrizioari, ariketa fisikoari eta loditasuna prebenitzeari ematen diete garrantzia.

Zerbitzuaren helburua da gutxienez eskainitako produktuen %50ek bete ditzatela loditasun-tasak jaisteko nazioarteko osasun-erakundeek ezarritako irizpideak. Hala, eskaintzaren barruan daude frutak eta entsaladak, koipe gutxiko elikagaiak, palmondo-oliorik gabekoak, gehitutako azukrerik gabekoak, laktosarik gabekoak eta zeliakoentzat egokiak. Era berean, hainbat hobekuntza egin dira ingurumen-inpaktua gutxitzeko, esate baterako birziklatutako kartoizko edalontziak erabiltzea, nork bere edalontzia erabiltzeko aukera ematea eta elementu biodegradagarriak erabiltzea.

Vending gunea igerilekuen eraikin nagusiaren goiko solairuan dago, aisialdi-gunean eta kiroldegiko ikasketa-gelen ondoan.