Heziketa zikloa abian Getxoko Berdintasunerako Gizonak taldearentzat

0
PRUEBA

Datorren otsailaren 17an, beste prestakuntza-ziklo bat hasiko da Udalak sustatuta, Gizonduz-Emakunderekin elkarlanean bultzatutako Berdintasunareko  Gizonak Taldea ekimenaren esparruan. Taldearen helburua gaur egun gizon izateak esan nahi duenari buruz hitz egitea eta hausnartzea da, eta aipatutako taldea gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baterantz aldatzeko eragile bihurtzea. «Prestakuntza hau berdintasunaren eta maskulinitateen arloan sentsibilizazio- eta prestakuntza-maila handitu nahi duten gizon guztiei zuzenduta dago, gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde«, azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Programa

Talde horri eta hurbildu nahi duten gainerako gizonei prestakuntzak gizonezkoen ereduak aldatzeko konpromiso pertsonala eta politikoa hartzeko eta finkatzeko tresnak eskaini nahi dizkie, baita indarkeria matxistaren aurkako zeregin aktiboa ere. Hiru sentsibilizazio- eta prestakuntza-tailerren ondoren, otsailetik maiatzera hurrengo tailerrak eskainiko dira:

• Otsailak 17: Gizonak eta feminismoa

• Martxoak 16: Gizonak eta zaintzak

• Apirilak 20: Gizonak eta maitasun erromantikoaren mitoak

• Maiatzak 18: Identitate maskulinoak eta sexu-aniztasuna

Saioak Gizonduz elkarteko Josetxu Rivierek emango ditu, Romo Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera. Sarrera librea izango dute, baina bertaratzea baieztatzea gomendatzen da (saio jakin baterako edo ziklo osorako) 944 660 136 telefono zenbakian edo 

helbidean. Haurtzaindegi zerbitzua edo behar bereziren bat behar izanez gero, aipatutako telefono edo helbide elektronikora jo daiteke.

Aurrekariak

Getxoko Berdintasunerako Gizonak Taldea 2019ko ekainean abian jarri zen, 2005etik aurrera Getxoko Udalak antolatutako maskulinitateei buruzko hainbat tailer egin ondoren. Urte hauetan zehar (100dik gora) parte hartu duten hainbat gizonek (100dik gora), joan den ekainean, Gizonduzen babesa duen Talde batean antolatzeko erabakia hartu zuten. «Udaletik talde honetan parte hartzera animatzen dugu, modu pertsonalean edo kolektiboan gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten eraikuntzan parte hartu nahi duten gizon guztiei irekita baitago«, amaitu du zinegotziak.