IAZ, 2019. URTEAN, ENPRESA-EKIMENAK ABIARAZI ZITUZTEN 173 PERTSONAK SARITU NAHI DITU BILBOKO UDALAK

0
Bilbao 10-02-2020 Gala Bilbao Emprende XVI Bilbao Ekinean Gala © MITXI

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hirian iaz negozioak abiarazi zituzten pertsonei eskerrak eman dizkie Azkuna Zentroan antolatu den ekitaldi berezi batean. Hain zuzen ere, hiriaren ekonomia dinamizatzeko egindako ahalegin eta ekarpenagatik jaso dute aitorpena.

  • 2019. urtean 139 enpresa sortu ziren Bilboko Udalaren laguntzarekin, eta enpresa berri horiei lotuta 212 enplegu berri sortu ziren.
  • Bilbao Ekintza udal-sozietateak sustatu duen Bilbao Ideien Gunea (BIG) ekintzailetza-zentroak enpresa-ekimenak martxan jartzen dituzten pertsonentzako laguntza-baliabideak bideratzen ditu, eta 2019. urtean 1.590 kontsulta baino gehiago erantzun zituen eta 350 proiektu baino gehiagori eman zien babesa eta laguntza.
  • Aholkularitza-zerbitzu honen bitartez Bilbon abiarazi ziren negozio berrien % 46,7 sektore hauetakoak dira: merkataritza, ekonomia digitala eta sormen- zein kultura-industriak.
  • Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietateren bitartez, hirian 2.267 enpresa berri martxan jartzen lagundu du 2000. urtetik, eta, gainera, lehiakortasuna eta berrikuntza garatzeko proiektuak sustatu ditu 3.620 ETE eta saltokitan.

Bilboko Udalak Azkuna Zentroan saritu ditu 173 bilbotarrek, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, 2019. urtean abiarazitako ekimenak. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zuzendu du ekitaldia, eta Bilboko baldosa eman die ekintzaileek hiriko ekonomia dinamizatzeko egindako ahalegin eta ekarpenengatik.

Guztira, 2019. urtean, 139 negozio berri abiarazi ziren hirian. Bilboko Udalak negozio berri bati ekin nahi dieten pertsonei ematen dien babesari esker, enpresa berri horiei zuzenean lotutako 212 lanpostu sortu dira hirian, 2,8 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

Bilbo Ekineanen ekitaldia hasi baino lehen, Juan Mari Aburtok Bilboko Baldosak banatuko dizkie 173 ekintzaileri hirian enplegua eta aberastasuna sortzeko egin duten ekarpenagatik eskerrak emateko. Honako hau nabarmendu du: «Bilbon ekintzailetzari ekiten diozuenok gizartearekin partekatzen duzuen konpromisoa, ahalegina eta dinamizazio ekonomikoa. Lidergoaren eredu zarete, eta hiriaren hazkundeari eta garapenari egiten diozuen ekarpena eskertu nahi dizuet. Bilbo zuei esker dago bizirik. Enplegua eta aberastasuna sortzen dituzue. Bide horretan beste herritar guztientzako erreferentzia zarete, eta beti izango dituzue alboan zuen alkatea eta udala».

Bestalde, alkateak Bilboko Udalak egin duen apustua azpimarratu nahi izan du , zeinaren bitartez ekintzailetza garatzeko sortzeko eta dagoeneko existitzen diren negozioak hobetzeko laguntza eman duen, udalarentzako funtsezko ardatz gisa eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez. “Erronka estrategiko bat da, eta jarduera zein enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak garatzea eta etengabe hobetzea errazagoa izan dadin lortu nahi du”.

BILBAO IDEIEN GUNEA

Tokian-tokian negozioak proiektatzen dituzten herritar ekintzaileentzako baliabide eta ekintza guztiak errazteko asmoarekin, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bilbao Ideien Gunea zentroa jarri zuen martxan 2017. urtea.

Zentroaren xedea da Bilbo leku on bat izatea negozio berriak martxan jartzeko. Horretarako, BIG ezarri da zuzeneko harremanetarako puntu gisa, berariazkoa eta bereizgarria. Hirian jarduera ekonomiko berri bat sortzeko jakin-mina duten herritar ekintzaileentzat sortu da lekua, eta zerbitzu zein baliabide guztiak biltzen dira bertan.

Bestalde, 2019. urtean zehar, 3.658 pertsonak jaso zuten ekintzailetzarako laguntza eta arreta Bilbao Ideien Gunea udal-zerbitzuan. Horietatik, 1.591 pertsonari erantzun zizkieten ekintzailetza-zerbitzuei buruzko kontsultak. Guztira, 421 ekintzailetza-ekimeni eta 354 proiekturi eman zitzaien laguntza eta aholkularitza ere.

Elkarrekin lan egitean, Bilbon, 139 enpresa berri eta 212 lanpostu sortu ziren. Ekintzailetzari laguntzeko udal-zentroaren babesarekin abiarazitako enpresen % 73 martxan dago lehenengo hiru urteak igaro ostean.

  • Bilbon negozio berri bat sortu nahi dutenek informazioa eska dezakete BIG Bilbao zentroan, Colon de Larreategui kaleko 3. zenbakian —astelehenetik ostegunera 08:30etik 18:00etara eta ostiraletan 08:30etik 15:00etara—, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

MERKATARITZA, SORMEN-INDUSTRIAK ETA ZERBITZU AURRERATUAK DIRA GEHIEN ESKATZEN DITUZTEN SEKTOREAK

Iaz negozio berri bat irekitzeko nahia erakutsi zuten pertsonen artean, merkataritza, Internet eta ekonomia digitala, sormen- eta kultura-industriak eta enpresetarako zerbitzu aurreratuak dira eskaririk handiena izan zuten jarduera-sektoreak. Enpresa guztien % 46,7k Bilboko Udalaren aholkularitza jaso zuen sorreran.

Sormen- eta kultura-industrien sektorea da gehien eskatu zutena, eta enpresa berrien % 20,8 sektore horren baitan daude. Hain zuzen ere, eremu horretan, 29 negozio berri ireki ziren 2019. urtean.

Merkataritzak negozio berrien % 14,38 hartu zuen, eta, guztira, 20 merkataritza-establezimendu berri ireki ziren 2019. urtean. Negozio berri bati ekin zioten pertsonen % 6,47k ekonomia digitalaren esparruan egin zuten eta % 5,03k zerbitzu aurreratuen sektorean.

Beste datu bat nabarmendu behar da: ekintzaileen profila gaztea eta emakumeena da. 2019. urtean enpresa-ekimen bat martxan jartzea erabaki zutenen artean, % 52 emakumeak dira; % 29k 29 urte baino gutxiago du, eta % 53ren adin-tartea 30 eta 45 urte artean dago.

BILBO NEGOZIOETARAKO HIRIA

Bilbon, une honetan, 22.688 pertsona daude autonomo gisa erregistratuta, hau da, Bilboko afiliazio osoaren % 12,4. Guztira, 182.866 pertsona daude afiliatuta, eta kopurua % 1,4 handitu da aurreko urtearekin alderatuta. Sektore garrantzitsuenetako bat merkataritzarena da. Merkataritzan, 2019. urtean 20.792 pertsona egon ziren lanean hirian. Datuak % 0,6ko gorakada izan du 2018. urtearekin alderatuta.

2019ko abenduan, Bilbon, guztira, jarduera ekonomikoetarako 42.650 lizentzia zeuden, 2018. urteko aldi berean emanda zeudenak baino 1.09 gehiago. Bestalde, iaz, merkataritzako 772 sozietate berrik eman zuten alta. Horrez gain, langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du Bilbon, eta 2019. urtean, zehazki, % 1,35 murriztu zen.

Datu horien bitartez ikus dezakegu Bilbon inbertitzeko interesak gora egiten jarraitzen duela, hau da, enpresa-ekimen berriak abiarazteko eta enplegua sortzeko erakargarritasunari eusten diola.