Donostiak 2019ko Kulturaren Memoria aurkeztu da

0

Donostia Kulturak 2019 urteari dagokion memoria aurkeztu berri du. Bertan 7.900 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren, eta zalantzarik gabe, Donostia Kulturak izan ohi dituen datu handien bide-erakusle izan dela 2019. urtea ere, 30. urteurrenaren bezperan

  • 1.085.490 lagun pasatu ziren Donostiako auzoetako kultur etxeetatik. 886 ikastaro eman dira haietan, 10.859 partehartzailerekin (DK + KZ gunea), hots, % 16,12 eta % 5,98 gehiago, hurrenez hurren.
  • 834.477 lagunek erabili zuten Donostiako Liburutegi Sarea. Eta 456.787 mailegu egin ziren liburutegietan, hots, aurreko urtean baino % 5,26 gehiago. Horregatik, irakurketa bultzatzen jarraituko dugu; Liburukaren bitartez, besteak beste.
  • 140.585 bisitari izan ditu San Telmo Museoak, eta 172.000 bisitari, berriz, Urgullek (% 4,57 eta % 6,17 gehiago, hurrenez hurren), hots, 312.585, San Telmo Museoak kudeatzen dituen bi espazio horien artean, urtean zehar. Gainera, kultur etxeek askotariko erakusketa sorta eskaini zuten; 91, zehazki, eta 145.206 lagunek bisitatu zituzten. Hartara, 457.791 bisitari izan zituzten guztira Donostia Kulturaren erakusketek.

Jaiez hitz egiten dugunean, zenbakiek nabarmen egiten dute gora:

  • Kalkuluen arabera, 1.278.275 lagun mugitu ziren Aste Nagusian, 30 agertokitan izandako 490 jardueretan.
  • 49 ikastetxe eta konpainia (8.249 parte-hartzaile) eta helduen 143 danborrada ibili ziren hirian durundotsean San Sebastian egunean. Alegia, 26.648 donostiarrek (biztanleen % 15ek) hartu zuten parte zuzenean, beren jaia sortuz.
  • Emakumeen 20 traineruk eta gizonezkoen 23k hartu zuten parte Kontxako Banderan, eta kalkulatu da 35.000 lagunek ikusi zutela zuzenean.
  • Sarreren salmenta eta ikuskizunetan bildutako jendetza: 329.530 sarrera saldu ziren gune eszenikoetan eta San Telmo Museoan; aurreko urtean, berriz, 280.181. Horrenbestez, Donostia Kultura Gipuzkoako kultur eragilerik handiena da sarrera-salmentetan.
  • DK-ren ikuskizun eta proiekzioetan izandako ikus-entzuleak 600.000tik gora izan ziren.

Bazkideei dagokionez, beste urte batez Gipuzkoako kultur klubik handiena izaten jarraitzen du 107.840 bazkiderekin, hau da, 4.272 bazkide gehiago izan dituzte 2019. urtean.

Zerbitzu ezberdinak eskaintzeaz gain, DK-k bere itzala handitzen darrai unibertso digitalean. Urte-amaieran 13 plataforma digitalek eskaintzen zituzten Donostia Kulturaren edukiak. Guztira, 2.523.887 bisita izan zituzten.

Azkenik, nabarmentzekoa da diru-laguntzei dagokion erabiltzen den dirutza, 625.000 €-koa izan baita Donostia Kulturak Donostiako elkarte, erakunde eta kultur eta jai-ekinbideei laguntzeko erabilitako diru-kopurua