Garitano: “Kanporaketa zabalik dago”

0

Ziurrenik egun batzuk barru emaitza on gisa baloratuko dugu, baina partidaren ostean ez zaigu sentsazio onik geratu eta aldagelan ez dago inor gustura“. Gaizka Garitano atsekabetuta agertu da Granadaren aurkako Kopako joaneko norgehiagokaren bigarren zatian gertatutakoarekin. Izan ere, Capari baliogabetutako golak Athletic Clubi bere errenta handitzea galarazi dio itzulerako partidari begira: “Asko kostatzen zaigu gola egitea, baina gaur bezala lortzen baduzu eta gainera kentzen badizute, are gehiago haserretzen zara. Inork ez du ezer protestatu golaren ostean eta uste dut legezko izan dela”. Kanporaketaren nondik norakoei dagokienez, Garitanok argi hitz egin du: “Oso irekita dago 90 minutu jokatu behar ditugu han, gol bateko aldearekin eta kanporaketa berdinduta dagoela uste dut“.

Garitano pozik agertu da bere jokalariek egindako ahaleginagatik eta harmailak izandako jarrerarekin: “Gu izan gara hasieratik, erritmo oso altuarekin eta lehen zatian gol gehiagoren bat lortzea baino ez zaigu falta izan. Bigarrenean, gehiago kostatu zaigu nekeagatik, baina aukerak izan ditugu eta bigarren gola merezi izan dugu. Era berean, bagenekien golik ez sartzea oso garrantzitsua zela eta erne egon behar zara. Zaleak? Ikaragarri egon dira berriz ere. Horrela jokatzen duenean, talde honek transmititzen du eta San Mames ikusgarri aritu da gaur, partida hauetan beti bezala“.