Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera

0

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ditu:

2019ko Ekarpenen likidazioa

2019ko ekitaldia ixtean, foru aldundiek zerga itunduen bidez lortutako diru-bilketa 15.469,6 milioi eurokoa izan da guztira; horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 3,3koa izan dela, eta joan den urrian egindako azken aurreikuspenaren gaineko gauzapena % 100,6koa izan dela.

 

RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS. 2019

ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA. 2019

 
 (euros/eurotan) ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL / GUZTIRA
IRPF / PFEZ 878.714.845 2.970.862.320 1.864.094.061 5.713.671.226
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z 213.242.417 754.505.858 336.044.010 1.303.792.285
IVA / BEZ 987.482.732 3.039.011.264 2.002.094.109 6.028.588.105
I. ESPECIALES FABRICAC. e IE DE ELECTRIC./ FABRIK. Z. BEREZIAK eta ELEKTRIZ./ZERGA 262.144.066 806.757.165 531.489.891 1.600.391.122
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK 108.757.838 423.979.837 290.406.444 823.144.119
TOTAL / GUZTIRA 2.450.341.898 7.995.116.444 5.024.128.515 15.469.586.857

Behin betiko zerga bilketa eta Estatuari ordaindutako behin betiko kupoa (947 milioi euro, finantza-konpentsazioak eta enplegu-politika aktiboen finantzaketa barne) ezagututa, erakunde erkideei 2019ko ekitaldian egin beharreko ekarpenen likidazioa kalkulatu da indarrean dagoen araudiaren arabera. Behin betiko zenbatekoa 10.371,6 milioi eurokoa da, aurrekontuan jasotako ekarpenak baino 216 milioi gehiago.

 

APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO.  2019

FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK. 2019

 (euros/eurotan) ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL
Coeficiente Aportación

Ekarpen koefizientea 2019

16,38% 50,41% 33,21% 100,00%
APORTACIONES

EKARPENAK 2019

1.698.878.618 5.228.355.994 3.444.429.727 10.371.664.339

2019ko Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak 2019 ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorra 137,5 milioitan likidatzea onartu du. Funts horren finantzaketa % 70,04an Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta foru aldundiei gainontzeko % 29,96a. Funtsa Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, eta horiei 64,1 eta 73,4 milioi euro dagozkie, hurrenez hurren.

 

FONDO GENERAL DE AJUSTE.  2019

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA. 2019

 (euros/eurotan)
GOBIERNO VASCO /  EUSKO JAURLARITZA 70,04% 96.335.641
DIPUTACIONES FORALES / FORU ALDUNDIAK 29,96% 41.208.107
Araba / Álava   6.749.888
Bizkaia   20.773.007
Gipuzkoa   13.685.212
TOTAL  / GUZTIRA   137.543.748
Distribución Fondo General de Ajuste:

Egokitzapenerako Funts Orokorraren banaketa:

Araba / Álava 64.088.177
Gipuzkoa 73.455.571

 

Ezohiko Funtsa

 

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2019ko otsailaren 14an egindako bileran, ezohiko funts bat eratzeko erabakia hartu zuen. Funts hori aktibatuko litzateke, baldin eta EAEko diru-bilketa osoan foru-aldundi bakoitzak duen partaidetza erlatiboa, ekitaldiko Egokitzapenerako Funts Orokor likidatuari egindako ekarpen garbia kendu ondoren, ez bada koefiziente horizontalaren % 99ra iristen. Funts horrek ekitaldiko likidazioan banatu beharreko baliabideen % 0,45eko muga du, eta % 50ean finantzatzen du Eusko Jaurlaritzak eta gainerako % 50ean foru-aldundiek.

2019ko Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa aplikatu ondoren, 5,6 milioi eurotako Ezohiko Funtsa eratu da Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatzeko (2,5 eta 3,1 milioi euro, hurrenez hurren).

 

FONDO EXTRAORDINARIO. 2019

EZOHIKO FUNTSA. 2019

 (euros/eurotan)
GOBIERNO VASCO  / EUSKO JAURLARITZA 50,00% 2.798.407
DIPUTACIONES FORALES / FORU ALDUNDIAK 50,00% 2.798.407
Araba / Álava   458.379
Bizkaia   1.410.677
Gipuzkoa   929.351
TOTAL /    GUZTIRA   5.596.814
Distribución Fondo Extraordinario:

Ezohiko Funtsaren banaketa:

Araba / Álava 2.519.215
Gipuzkoa 3.077.599
     

Larrialdietarako erakunde arteko Funtsa

Zaldibarko Verter Recycling enpresan istripuak eragindako egoera larria dela eta, bai Eusko Jaurlaritzak bai Bizkaiko Foru Aldundiak erabateko konpromisoa erakutsi dute beharrezko baliabide ekonomiko eta giza baliabide guztiak ematen jarraitzeko, batetik, tokitik gertu dauden eremuen osasun publikoa bermatzen jarraitzeko, eta, bestetik, gorputzen erreskate lanetan edo lurraren egonkortze eta analisian esku hartzen duten pertsonen segurtasuna bermatzen jarraitzeko.

Bileraren beste gai batzuen atalean, erakunde guztiek adostu dute Larrialdietarako erakunde arteko Funtsa bat sortzea eta lantalde bat eratzea kasuistika desberdinak aztertu eta zehazteko, bai eta horren zenbatekoa ere. Talde hori Eusko Jaurlaritzako bi ordezkarik, foru aldundi bakoitzeko bi ordezkarik eta udalerrietako bi ordezkarik osatuko dute.