Hondarribiko Udalak gogorarazten du datorren otsailaren 28an itxiko dela ez ohiko etxebizitzei %50eko errekargua aplikatzeko salbuespenak eskatzeko epea, beti ere legedia betetzen dutenei.
Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak esan duenez, “helburua da bigarren etxebizitzen jabeentzako hobariak handitzea, eta ahalik eta onuradun gehienengana heltzea, beti legezko baldintzak betetzen badituzte. Iazko urriaren 30eko Plenoan onartu ziren baldintzak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta otsailaren 28an itxiko da, eta BAZen egin beharko da”.
Aldaketa honekin errekarguaren aplikaziotik salbuetsita egongo dira sortzapen datan ondoko egoeraren batean dauden higiezinak:
1.- Erakunde publiko baten esku jarri direnak, erakundearen helburuetako bat horiek alokairuan jartzea bada.
2.- Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako erabiltzen diren etxebizitzak Jarduera Ekonomikoen Zergaren matrikulan alta emanda badaude. Salbuespen hori aplikatzeko beharrezkoa izango da higiezinaren titular katastrala izatea, edo kasua bada, alokairu kontratu bat izatea jardueraren titularraren alde, urte beteko epean edo epe luzeagoan
3.- Zergaren sortzapen dataren aurreko urtean zehar titularra hil den etxebizitzak.
4.- Formalki aurri-egoeran deklaratutako etxebizitzak
5.- Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobariren bat dutenak.
6.- Hiri Katastroaren erregistroan bi finka desberdin diren etxebizitzak, fisikoki bat eginak izanik etxebizitza bakar gisa erabiltzen badira. Egoera hori balioesteko txostena udal zerbitzu tekniko eskudunek egingo dute. Ondasunen titularrak pertsona bera izan behar du.
7.- Zergaren sortzapen dataren aurreko urteko azaro eta abenduan egindako eskualdakei.
8.- Hirugarren Adineko Egoitzetan erroldatuta dauden pertsonen titulartasuneko etxebizitzak. Salbuespen hori aplikatuko zaio bakarrik Egoitzan sartu baino lehenago egoiliarraren ohiko etxebizitza izaera zuen etxebizitzari.
9. Mendekotasun balorazioaren bidez, zaintza pertsonaleko behar egiaztatuengatik, zaintza horretaz arduratzen den ahaide batekin bizi diren edo erroldatuta dauden pertsonen titulartasuneko etxebizitzak. Salbuespen hori bakarrik aplikatuko zaio, zaintzaz arduratzen den familiarraren etxebizitzara joan baino lehen, mendekotasuna duen pertsonaren ohiko bizileku izaera zuen etxebizitzari.
10. Zergaren sortzapenaren aurreko urtean 9 hilabetez edo epe luzeagoan alokatuta egon diren etxebizitzak (ez daude erabilera lagapenak sartuta). Aplikatzeko jarraian doan dokumentazioa aurkeztu behar da:
– Alokairu kontratua behar bezala data emanda eta sinatua. Kontratu horretan agertu beharko du higiezinak helburu edo erabilera etxebizitza duela.
– Zergaren sortzapenaren aurreko urteko errenten kobrantzaren banku-egiaztagiriak.
Alokairu kontratu horien berri emango zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
11. Ohiko bizileku izaera ez duten baina urteko 1.750Kwh energia elektrikoaren pareko kontsumoa egiaztatzen duten etxebizitzak, 2019ko fakturekin. Egoera hori egiaztatuko da zergaren sortzapenaren aurreko urteko elektrizitatearen fakturen fotokopiak aurkeztuta.