Azterlan hau egitea Segurtasun Itunean jasotako konpromisoetako bat da. Itun hori Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek babestu zuten 2018ko martxoan.
Azterlanean jasotakoaren arabera, Bilboko bizilagunek Udaltzaingoaren zerbitzuen balorazio positiboa egiten dute: 7,23 puntu 10etik.
Inkestaren arabera, Udaltzaingoaren barruan balorazio onena duten alderdiak hauek dira: gertutasuna, kaleetako presentzia, laguntzeko prest egotea, atseginak eta profesionalak izatea eta eragingarritasuna.
Herritarren segurtasun-pertzepzioa, Bilbon, 10 puntutik 6,59 puntukoa da. Datua positiboa da barruti guztietan, gehienbat Deustun, Uribarrin eta Basurtu-Zorrotzan, balorazio altuena izan baitute.
GIZAKERek egindako azterlanean Bilbon bizi diren 8.100 pertsonak parte hartu du. Zehatz esateko, 900 inkesta egin dira Uriko barruti bakoitzean, Ibaiondokoan izan ezik, horretan 1.800 inkesta egin baitira.