Ama Hizkuntzen Egunaren ospakizunarekin hasiera emango dio urteari Bizilagunak ekimenak

0
PRUEBA

Ama Hizkuntzaren Egunaren ospakizunak, Hizkuntzak kantuan izenekoak  hasiera emango dio aurtengo Bizilagunak ekimenaren jardueren programari. Getxoko Udalak, EGIZU elkarteak eta Getxoko etorkinak Plataformak antolatutako Bizilagunak ekimenak elkartzeko eta ospatzeko espazioak sortu nahi ditu getxoztarron artean, udalerrian kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak bilatzeko.

Oraingo jardueran hurbiltzen diren herritarrek Ama hizkuntzaren Eguna hizkuntza desberdietan abestuko dituzten kanten bidez ospatuko dute, otsailaren 16an, igandean, 18:00etatik aurrera, Algortako Azebarri Kultur Elkartearen egoitzan (Euskal Herria, 14.

Sarrera irekia izango da, baina toki arazoak ekiditeko, antolatzaileek aurretik izena ematea gomendatzen dute,  622 433 085 ( euskeraz), 655 603 809 telefono zenbakietan edo  posta elektronikoan.