BILBO ARATUSTEETAN MURGILTZERA DOA

0

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak eta Bilboko Konpartsetako ordezkariek gaur goizean aurkeztu dute Jaietako Batzorde Mistoak aurtengo Aratusteetarako landutako egitaraua (otsailaren 21etik 25era ospatuko dira).

  • Otsailaren 15etik 16rako datorren asteburu hau atariko ezin hobea izango da, Aratusteetako Kopla laburren VI. lehiaketa eta Aratusteetako Pontxearen eta Ogi-zerra txigortuaren IX. Lehiaketa ospatuko direlarik, Bilboko Konpartsek antolatuta.

Hasi da Bilboko Aratusteen atzeranzko kontaketa, urtean zehar urian ospatzen diren jairik ausartenetako batena. Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak eta Bilboko Konpartsetako ordezkariek gaur goizean abiarazi dituzte Bilboko Aratusteak, Jaietako Batzorde Mistoak aurtengo egitaraua aurkezturik.

Berrogeita hamar ospakizun eta ekitaldi, hor nonbait, era guztietako jendeen gozagarri otsailaren 21etik 25era. Era guztietako eta publiko guztientzako jarduerak izango dira Bilboko Aratusteen egitarauan, euskaldun kutsu nabarmen batekin – kontzertu, fanfarre, umeentzako jarduera, antzerki, topaketa gastronomiko, mozorroen lehiaketa eta abar–, zortzi jai-egun bete-beteak, aspertzeko aukerarik ere barik.

Ume eta heldu, adineko, familia, kuadrilla eta abarrentzat prestatu da aurtengo egitaraua. Datorren asteburuan, gainera, atariko bat izango da, dagokion mailakoa. Otsailaren 15ean, zapatuan, Aratusteetako Koplatxoen VI. Lehiaketa ospatuko da, Bilboko Konpartsek antolatuta, eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioaren lankidetzarekin, eta, ondoren, “Los Zopilotes Txirriaos” taldearen kontzertua. Eta domekan, berriz, otsailak 16, Aratusteetako Pontxearen eta Ogi-xerra Txikortuaren IX. Lehiaketa izango da, jai egun horretako “azukrea”, hori ere Bilboko Konpartsek antolatuta.