Emakume argazkilariei zuzendutako Barakaldoko V. BAFFEST Argazki Jaialdia motorrak pizten hasi da

0
Hitzordua maiatzaren 4tik 31ra izango da herriko kaleetan, eta euren lanak aurkezteko martxoaren 15era arteko epea duten euskal emakume argazkilariei zuzendutako «Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren emakume argazkilarien Txapelketa», eta Miren Pastor komisario izango den «Sekzio Nagusia», hartuko ditu.

Aitziber Orkolaga 2019ko lehiaketako irabazleak, «Plaketak» erakusketa aurkeztu du dagoeneko eta jaialdia amaitu arte egongo da ikusgai. Barakaldoko Hizkuntza Eskolara iristen diren formatu handiko lehen argazkiak dira.

Baffest 2020k webgunea estreinatuko du 5. edizioan, www.baffest.eus, minuturo informatuta egoteko.

Hitzordua eta bere xehetasun guztiak gaur arratsaldean azalduko dira Bilbon, 19:00etan Black Kamera Eskolan egingo den aurkezpenarekin.

Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako BAFFEST Argazki Jaialdiaren V. Edizioak gaur goizean piztuko ditu motorrak, formatu handiko argazkigintzako hiri hitzordu horren xehetasunen aurkezpenarekin. Herritarrei zuzenduta badago ere, emakume argazkilariak dira erabateko protagonistak. BAFFEST 2020k bi zati izango ditu, alde batetik, «Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren emakume argazkilarien txapelketa», martxoaren 15era arte beren lanak aurkezteko epea duten eta Euskadin jaio edo bizi diren emakume argazkilariei zuzendua, eta, bestetik «Sekzio nagusia» Miren Pastor komisario izango duena. Gainera, berrikuntza gisa, 5. edizioan Baffest 2020k webgunea estreinatuko du, www.baffest.eus, eta hitzordua eta xehetasun guztiak gaur arratsaldean azalduko dira Bilbon, Black Kamera argazkigintza eskolan 19:00etan egingo den aurkezpenean.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak aurtengo jaialdiaren nondik norakoak azaldu ditu; urtetik urtera gero eta indar handiagoa hartzen ari den ekimena da, eta bere helburuen aurrean interes leiala pizten du: artea eta aldarrikapena.

Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako V. BAFFEST Argazki Jaialdiaren helburua argazkilaritza adierazpen artistiko gisa herritar guztiei hurbiltzea da, herriko eguneroko espazio komunetan jarritako formatu handiko argazkien bitartez. Gainera, berrikuntza gisa, hitzordua eta bere xehetasun guztiak gaur arratsaldean azalduko dira Bilbon, 19:00etan Black Kamera argazkigintza eskolan egingo den aurkezpenean.

«Oso argi dugu kultura bitarteko paregabea dela herritarrak askotariko gaietan sentsibilizatzeko. Horietako bat berdintasunarena eta emakumearen paperaren aldarrikapenarena da; horregatik, ekimen hau ezagutu genuen lehen unetik, Barakaldo BAFFESTen egoitza izatearen aldeko apustua egin genuen, hasieratik, esan dudan bezala, aldarrikapen jaialdi bat izan baita. Lehenik eta behin, emakumeak argazkigintzan, betidanik gizona nagusi izan den munduan, izan duen rola azpimarratuz. Baina, gainera, erakusketa bakoitzaren bitartez, erakutsi behar diren errealitate sozial ezberdinak erakutsiz», azpimarratu du alkateak.

Bere lau edizioetan zehar, 45 emakume argazkilarik erakutsi dituzte euren lanak Jaialdian, eta, guk dakigunez estatu mailan ez dago soilik emakumeek parte hartzen duten den beste argazki-ekitaldirik. Hauek dira BAFFESTek defendatzen dituen balioak: artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta elkarbizitza. «Uste dut ozen eta argi esan dezakegula BAFFEST sendotu egin dela, gaur bosgarren edizioari hasiera ematen ari baikara; edizio garrantzitsu honek gure jaialdiaren irudia indartzen lagunduko digu, bai ondo ezagutzen den Barakaldon, bai gure mugetatik kanpo, eta erreferente bihurtu da Estatuko emakume argazkilarientzat», nabarmendu du Del Campok.

Aurtengo bosgarren edizioko berrikuntzen artean, www.baffest.eus webgune berriaren estreinaldia nabarmendu behar da, jaialdian gertatzen den guztiaren berri unean-unean izateko.

«PLAKETAK», GAURTIK BERTATIK DASTATU DAITEKEEN APERITIBOA
Aitziber Orkolaga donostiarra «Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren emakume argazkilarien 2019ko Txapelketaren» irabazleak, dagoeneko eta maiatzaren 31n jaialdia amaitu arte, «Plaketak» erakusketa, Barakaldoko kaleetara, zehazki Barakaldoko Hizkuntza Eskolara, iristen diren formatu handiko lehen argazkiak, erakutsiko ditu. Egilea bere haurtzaroko etxera itzultzen da, zauri sakona sendatzeko denbora-sekuentzien bidez. Doluari buruzko lana da. «Zelan pasatu dolua oroitzapen materialak eskura izan gabe, barneko ariketa bat egin eta urruneko oroitzapenei ikusgaitasuna ematen saiatuz. Oroitzapen horiek marraztuz, argazkietan idatziz eta, horrela, heltzeko aukera emango diguten helduleku berriak eraikiz. Sekuentzia bat da, non hasierako etxe horretara itzultzen eta elementu komunak bilatzen saiatzen naizen, zauri hori ixten joateko», azaldu du Aitziber Orkolagak.

GERO ETA GARRANTZI GEHIAGO HARTZEN ARI DIREN EMAKUME ARGAZKILARIEN 2020KO TXAPELKETA
Deialdiaren xedea euskal emakume artisten argazki bidezko sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da, eta Euskadin jaio edo bizi diren eta oraindik ibilbide artistikoa edo/eta profesionala finkatuta ez duten adin nagusiko egileei dago zuzenduta. Hautagaiek argazki-proiektu bat aurkeztu beharko dute, lana azaltzen duen testu batek eta biografiak lagunduta. Ikusi oinarriak.

Epaimahaiak, Nagore Legarreta Txapelketaren arduraduna buru dela, 8 emakume argazkilari aukeratuko ditu. Argazkilari bakoitzak maiatzaren 9an aurkeztu ahal izango du bere proiektua epaimahaiaren aurrean, Clara Campoamor kultur etxean egingo den ikustaldi saioan. Irabazleak BAFFEST 2021ean parte hartuko du, «Sekzio nagusiko» gonbidatu gisa. Hauek dira kontuan hartu beharreko epeak:

  • Deialdiaren hasiera: 2020ko otsailaren 12a
  • Deialdiaren amaiera: 2020ko martxoaren 15a, 00:00etan CET (penintsulako ordua)
  • 8 hautatuen iragarpena: 2020ko apirilaren 1a
  • Erakusketen inaugurazioa: 2020ko maiatzaren 4a.
  • BAFFEST Argazki Eguna: 2020ko maiatzaren 9a. Herritarrentzako bisita gidatua, lan finalistak ikustea eta 2020ko lehiaketako irabazlearen iragarpena.
  • Txikifoto Familia Eguna: 2020ko maiatzaren 17a. Argazki Solidarioa jarduera barne.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke: https://baffest.eus/es/edicion-2020/bases-2020 /

2020ko Sekzio Nagusia
BAFFEST Argazki Jaialdiaren V. Edizioak argazkilaritza mundua aztertzeko, sentitzeko eta eurenganatzeko tresna gisa erabiltzen duten egileetan zentratuko da, eta Miren Pastor izango da komisarioa.

Arte Ederretan lizentziatua da EHU-UPVtik, eta une honetan Madril eta Lekeitio artean bizi da, zenbait proiektu garatuz argazkilari eta kultur dinamizatzaile gisa. Azken hamarkadan Madrilgo Blank Paper Escuela izenekoaren koordinazioa izan du bere gain, erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak eta topaketak antolatuz egungo argazki panoramako egile garrantzitsuenekin.

Bertan hasi zen «Bidean» sortzen. «Río» proiektuko 3 argazki-liburu auto-argitaratu ditu, nazio eta nazioarte mailako hainbat jaialditan erakutsi du, eta 2016an BAFFESTeko lehen edizioan hartu zuen parte

Argazki-liburu zale amorratua, Fiebre Photobook Jaialdia antolatzen du, «La Troupe» kolektiboko kide da, eta ez du esku-hartzerik izateko aukerarik galtzen, argazki-liburua ikusle guztiengana hurbiltzeko xedez. Hainbat argazki, zine eta antzerki jaialditako komunikazioa ere kudeatzen du.