Datorren ostiralean San Valentin eguna ospatuko da eta Barakaldon ohitura den bezala, Bihotzaren Hitzak maitasun gutunen lehiaketako sariak banatuko dira. Aurten, 25. urteurrena ospatzen duen lehiaketa nabarmen hazi da parte-hartzaileen kopuruan, eta jasotako gutunak ia bikoiztu egin dira: aurkeztutako gutunak 234tik 424ra pasatu dira. Hondarribitik, Huescatik eta Albacetetik iritsi dira oraingoan maitasun kartarik onenak. Sari banaketaren gala larunbatean egingo da, 18:00etan, Gurutzetako kultur etxean.
«Beti parte-hartze oso ona izan duen lehiaketa da hau, eta aurten are gehiago harritu gaitu aurkeztutako kartak bikoizteak. Uste dut ezin zela zilarrezko ezteien ospakizun hoberik egon hori baino: herritarrek lehiaketa honekiko sentitzen duten maitasunaren erakustaldia. Bertan Estatuko hainbat tokitako pertsonek parte hartzen dute, baita Estatu Batuak, Argentina, Mexiko eta Italiatik ere, besteak beste «, gogorarazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.
Parte-hartzea azken edizioetako altuena izan da: 134 gutun Euskaditik eta 276 beste erkidego batzuetatik (Andaluzia, Madril, Katalunia, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Aragoi, Extremadura, Asturias, Kantabria ¿), eta beste 14 gutun atzerritik, Argentina, Estatu Batuak, Mexiko, Errumania, Italia eta Brasiletik iritsi dira, «Azken hori bitxia izan zen, euskaraz baitzegoen», nabarmendu du zinegotziak.
Euskarazko parte-hartzea 45 eskutitzekin mantentzen da.
2020ko MAITASUN KARTARIK ONENAK
Aurtengo lehen saria Jacaraino joango da (Huesca): Contigo izeneko gutuna idatzi du 53 urteko Lourdes Aso Torralbak. «Lan originala da; ez da ohiko karta, eta oso lagunartekoa, samurra eta dibertigarria da. Egunero senarra ikustera doan emakume baten istorioa kontatzen du, eta ospitale batean sartzen dutenez, senarra bisitatuko duen norbait behar du, senarra hilerrian baitago», kontatu du Canterok.
Euskara sailean lehen saria Hondarribiko 40 urteko Ainara Elizondo Lizarragak jaso du, Bihotz Eneko Alejandro lanari esker. «Aitatxo batek bere alabari bidalitako gutuna da: etorkizunean benetakoa izatea opa dio bertan», azaldu du zinegotziak.
Bertako egile onenaren saria 27 urteko Endika Castelak jaso du, 523 cafés lanari esker; neska bera egunero kafetegi berean ikusten duen mutil baten gutuna da.
Karta originalenaren saria Albaceteraino joango da: 60 urteko Juan Lorenzo Collado Gomezek idatzi duen Tres gutuna izan da garaile. «Epaimahaiak gutun hau ahots narratzailearen ikuspuntutik originalena bezala saritzea erabaki du. Izan ere, eskutitz berak idatzitako gutuna da: pertsonen arteko bitartekari lana egiten du, eta haietako batekin maitemintzen da», aurreratu du zinegotziak.
1.800 euro banatuko dituzte saridunen artean. Lehenengo saria lortu duten lanen egileek 350 euro eta diploma bana jasoko dute. Gainera, kategoria bakoitzeko bi lan aukeratu dituzte, eta beren kalitateagatik 200 eurorekin saritu dituzte. Bi lan hauek izan dira sarituak: El Armario del Pánico, Kordobatik bidalia, eta Querida Veronica, Alcorconetik (Madril), biak gaztelaniazko kategorian.
Amaia Maitea, Donostiatik bidalia, eta Sopelatik (Bizkaia) titulurik gabe iritsi zen gutun bat izan dira lan aipagarriak euskara sailean.