Udaleko Ingurumen arloak landare exotiko inbaditzaileei buruzko tailer praktikoa antolatu du Bolueko hezegunean, datorren larunbatean, otsailaren 22an, 10:00etatik 13:00etara. Jarduera hau Getxonatura: ezagutu eta zaindu ezazu goiburuko jardunaldien barruan dago. Eta sarrerako hitzaldi labur bat izango da, aldez aurretik, hezegunean dagoen Ponpa-etxean. Bertan, espezie exotiko inbaditzaileak tratatuko dira, zein diren, zer arazok sortzen duten, zer egin dezakegun arazo horiek saihesteko eta, ahal bada, konpontzeko. Ondoren, ibilbide bat egingo da espezie horiek (arbustu japoniarra, tximeleten landarea eta basabaratxuria, besteak beste) identifikatzeko eta espezie horiek ezabatzeko dauden metodoak ezagutzeko. Parte-hartzaileek, nahi izanez gero, horiek ezabatzen lagundu ahal izango dute.
Tailerra 7 urtetik aurrerako pertsonei eta ingurune naturalaren kontserbazioan interesa duten taldeei zuzenduta dago, bereziki Bolueko hezegunearena. Antolakuntzak jarduera gauzatzeko behar diren tresnak emango ditu, baina ur-botak eta jantzi egokiak eramatea gomendatzen da (arropa zaharra, oso litekeena baita lokatzez zikintzea, eta mahuka luzeak). Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik boluenatura@gmail.com helbidean izena ematea.