Express saioak itzuli dira Zarauzko kiroldegira

0
PRUEBA

Iazko arrakasta bideari eutsiz eta herritarren kirola egiteko labur eta aldakor moldeei egokituz, 2020.urtean ere Aritzbatalde kiroldegiko bazkideentzat “Express tailerrak” jarriko dira martxan Aritzbatalde kiroldegian. 30 minutuko iraupena duten saio hauetan osasuna mantentzeko jarduera ezberdinak landuko dira, eta kiroldegiko bazkideei zein egunero sarrera erosi duten pertsonei daude zuzenduak. Tailerrak doakoak dira eta nahikoa izango da egunean bertan, saio hasi baino lehen, izena ematea.

Otsailean, saio hauek eskainiko dira:

  • Otsailak 18an (asteartea): 9:45ean Goma, Fitness aretoan, eta 19:00etan Fitball, Tatamian
  • Otsailak 20ean (osteguna): 9:45ean Indarra, beheko gorputz adarra, Fitness aretoan, eta 19:00etan Foam roller, Tatamian
  • Ootsailak 25ean (asteartea): 9:45ean Mankuernak, Fitness aretoan, eta 19:00etan Entrenamendu Funtzionala, Tatamian
  • Otsailaren 27an (osteguna): 9:45ean Abdominalak, Fitness aretoan, eta 19:00etan Oreka, Tatamian.

Informazio gehiagorako, mezu bat bidali kirola@zarautz.eus helbidera edo deitu 943 00 51 23 telefonora.