Kultur proiektuen kudeaketa eta garapen formakuntza Donostian

0

Kultura Aniztasunaren Sailak proiektuak aurkezten dituzten elkarteei zuzendutako proiektu interkulturalak kudeatzeko ikastaroa burutu berri du otsailaren 8an eta 15ean.

Proeiktuak gauzatzeko beharrezko diren ezagutza, tresnak eta metodologia praktikoak ikusi dituzte parte hartzaileek bi saioetan. Ezagutza hauek gero eskaeretan aplikatu ahal dituzte. Arreta berezia jarri zaio bere proiektuak aniztasunaren ikuspegitik lantzeari eta bideratzeari.•

Otsailak 8an

    • kontzeptuak, kultur aniztasuna kudeatzeko ereduak, printzipioak eta irizpideak, besteak beste, proiektua planteatzeko edukiak barneratu ziren.

Otsailak 15an berriz,

    alderdi praktiko landu zen, proiektuak planifikatzeko eta diseinatzeko eman ten diren pausoak aztertuz.

Ikastaroa Matiz Elkarteak eman du, Euskadin aniztasunaren kudeaketan eskarmentu handia duen erakundeak.

Parte hartu zuten pertsonak ondorengo elkarteetatik etorri ziren: Taupada, Unión Intercultural Cinco Estrellas, Esperanza Latina, Elkarrekin Bizi, Euskaltzaleen Topagunea eta Decebal. Ikastarora etorri ziren elkarteek formakuntzari buruzko balorazio baikorra egin dute.