Zubietan hockey zelaia egiteko proiektua onartu da

0

Tokiko Gobernu Batzordeak Zubietan hockey zelaia egiteko proiektua onartu du. Donostiako alkate Eneko Goiaren esanetan, «instalazio honi esker Donostiari hainbeste albiste pozgarri eman dizkion kirolak duen beharrari erantzungo zaiola«. Proiektuak Lorenzo Goicoecheak idatzi du eta 3,5 milioi euroko aurrekontua du.

Horren harian, Goiak honakoa azaldu du: “Zelai berria nazioarteko norgehiagokak hartzeko prestatuta egongo da; belarra azken belaunaldikoa izango da, hain zuzen ere, Tokio 2020 Joko Olinpikoetan erabiliko den antzekoa; 300 pertsonentzako harmaila izango du; eta zelaia ureztatzeko eta hockeyean ondo aritzeko 8 kanoi izango ditu”.

Ureztatze-instalazioak kontsumo handia izango duenez, proiektuak jasangarritasuna bermatzeko segidako neurria du: euriaren ura zein ureztatzearen ura berriro aprobetxatzeko ur-biltegia egingo da. Eta neurri horrek bat egiten du energiaren jasangarritasunaren gaineko Udal Ordenantzarekin, baita Espainiako Hockey Federazioak zelaia homologatzeko jartzen dituen betebeharrekin ere.

Era berean, zelaiak hurrengo ekipamentuak izango ditu:

  • 4 argiztatze-dorre izango ditu, eta argiak LED motakoak izango dira, Federazioaren arauak ezartzen duen bezala.
  • 4 aldagela komun zein dutxekin
  • Epaileentzako aldagela
  • Mantentze-lanetarako kirol materiala gordetzeko biltegia
  • Komun publikoak
  • Antidopin kontrola egiteko gela
  • Bulegoa.

Hockey zelaiaren sarbideak

Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, Zubietako hockey zelaira oinezkoentzako eta bizikletentzako behin-behineko sarbideak egiteko proiektua onartu du. Proiektua Lorenzo Goicoecheak idatzi du, 69.788 euroko aurrekontua du, eta bertan, aurreikusita dago oinezkoentzat zein bizikletentzako bide berria sortzea Oria ibaia zeharkatzen duen Hipodromoaren zubitik instalazioaren sarrera nagusira arte.