Zuriñe Gómez de Balugera, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendari berria

0
Vitoria - Gasteiz. 07-02-2020. Fotografías de la nueva dirección de la Escuela de Ingenieros de Vitoria. Zuriñe Gómez de Balugera . Foto: Nuria González

Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendari berri izendatu berri dute. Zuzendari berria Kimika Zientzietako doktorea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, bai eta UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna ere. Gainera, Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako Masterra zuzendu zuen 2000tik 2007ra.

Esperientzia zabala du kudeaketa lanetan; 2002tik 2009ra, irakaskuntzan aritzeaz gain, Kalitate eta Ingurumeneko eta Akademia Antolakuntzako zuzendariordea ere izan zen Eskolan, eta, geroago, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitateetako zuzendariaren funtzioak hartu zituen bere gain (2009-2013).

Ikerketaren alorrean, ingurumen gaietan espezializatu da bereziki, eta 26 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan eta nazioarteko 47 argitalpenetan parte hartu du. Ikerketa ildo hauetan egin du lan nagusiki: plagiziden eta degradazio produktuen analisia eta horien iraunkortasunaren azterketa, hainbat analisi teknika eta laginketa metodologia berriak erabilita, material solidoen ekotoxikotasunaren azterketa, kutsatzaile organiko lurrunkorren eta fullerenoen karakterizazioa eta biomekanizazio eta biobirziklapena.

Hezkuntza berrikuntzarako eta iraunkortasunerako zazpi proiektutan parte hartu du, HBT Adituak modalitateko proiektu bat eta Campus Bizia Lab programako bi proiektu barne hartuta. Gainera, DOCENTIAZ programaren «Bikain» ziurtagiria ere badu, eta INgurumen INgeniaritza IrauNkortasunarentzat IKD talde egituratuko kidea da.

Honako hauek ditu lankide Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritza taldean: Inmaculada Tazo Herrán (Kalitate eta Ingurumenaren zuzendariordea), Estibaliz Apiñaniz Fernández de Larrinoa (Ikerkuntzako eta Nazioarteko Erlazioetako zuzendariordea), Mª Dolores Encinas Malagón (Antolamendu Akademikoko zuzendariordea), Amaia Mesanza Moraza (Irakaskuntzaren Plangintzako eta Irakasleetako zuzendariordea), Francisco Javier Basogain Olabe (Enpresekiko Harremanen zuzendariordea), Ruperta Delgado Tercero (idazkari akademikoa), eta Montserrat López de Arcaute Bengoechea (zentroaren administratzailea).