Barakaldok euskaraz idatzitako errotulazioa bultzatuko du bertako enpresetan, saltokietan eta ostalaritzan

0
Errotulu elebidunak eta osoak euskaraz jartzeko dirulaguntzen epea ireki du Udalak; errotulazio gastuen % 25 eta % 50 artean finantzatuko dute. Interesatuek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, abenduaren 11ra arte.

Barakaldoko Udalak herriko enpresetan, saltokietan eta ostalaritzan euskararen presentzia bultzatzea proposatu du. Horretarako, errotulaziorako laguntzen dirulaguntza jarri du abian; hiriko establezimenduetan mota horretako inbertsioak finantzatzatuko ditu: errotuluak, toldoak, biniloak¿  Interesatuek abenduaren 11ra arte eskatu ahal izango dute laguntza.

Dirulaguntza lerro hori duela bi urte jarri zen abian Barakaldon, bertako enpresetan euskararen presentzia handitzeko helburuarekin. «Udalean itzulpenarekin aholkuak ematen dizkiegu, eta orain errotulazioak euskaraz edo elebitan egiteak ekar ditzakeen gastuen zati batekin ere estaltzen ditugu. «Era guztietako erraztasunak eskaini nahi ditugu, tokian tokiko negozio arduradunek pausoa eman eta euskara egunerokotasunean sar dezaten», adierazi du Iratxe Foces Euskara Arloko zinegotziak.

Eskaerak une honetatik hasi eta urte osoan zehar aurkez daitezke, deialdia abenduaren 11n amaitzen baita. Hala, interesdunek 2019ko abenduaren 12tik (aurreko deialdia amaitu zen eguna) abenduaren 11ra arteko fakturak aurkeztu ahal izango dituzte.

Udalak berriz ere 3.000 euroko partida du enpresa eskatzaileetan egindako errotulazioaren kostuaren % 50 eta % 25 artean estaltzeko, errotulua erabat euskaraz bada edo elebiduna bada, hurrenez hurren.  Udaleko Euskara Zerbitzuak doako aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskaintzen du negozioetan errotulu horiek euskaraz izan nahi dituzten merkatari eta ostalarientzat; beraz, errotulazio berri bat aldatu edo jarri aurretik, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, behar den laguntza guztia jaso ahal izateko.

NEGOZIO BERRIAK IRITZEKO ASMOA DUTENEI INFORMAZIOA EMATEA
Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) edo Udaleko Euskara Zerbitzuaren (beheko solairua) bidez egin daitezke. Gure hirian finkatuta dauden negozioez gain, enpresa berriei ere banatzen zaie laguntza horien inguruko informazioa, Udalera irekiera-lizentziak eskatzera hurbiltzen direnean. Horrela, hasieratik onura atera diezaiokete ekimen horri, hutsetik abiatzen ari baitira establezimenduen edo enpresen diseinuan», azpimarratu du zinegotziak.

Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek erantsi behar dira: dirulaguntza eskatzen den establezimenduaren identifikazio-datuak; Bizkaiko Foru Aldundiarekiko eta Barakaldoko Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria; jatorrizko fakturak eta dagozkien zenbatekoak ordaindu izanaren egiaztagiriak, bai eta errotulua, toldoa, biniloa¿ instalatuta dagoela egiaztatzen duten argazkiak ere.