BetiON telelaguntzako zerbitzuak lantoki berria zabaldu du Aretxabaletan

0

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako Euskadiko Beti On Telelaguntzako zerbitzuak beste lantoki bat zabaldu du Aretxabaletan (Gipuzkoa), Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea, Gorbeialdea eta Goierriko eskualdeetan bizi diren betiON zerbitzuaren 6.653 erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko. Guztira, Aretxabaletako zentro berriak EAE osoko erabiltzaile guztien —jada 56.250 izatera heldu dira— % 11ri emango dio arreta.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Olabarrieta eta telelaguntzako zerbitzu honen arduradun Iñigo Mijangos, gaur goizean, Donostian eta Gasteizen existitzen zirenekin bat egiten duten instalazio berriak bisitatu dituzte.

Orain arte ingurune horretako erabiltzaileei euskal hiru hiriburuetako zentroetatik ematen zieten arreta. Zabaldutako zentro berri horrekin, BetiON-ek zerbitzu hobea eman nahi die Aretxabaleta inguruko erabiltzaileei. Hala, adibidez, udalerri horretatik Eibarrera (inguruko herri handiena) hurbiltzeko denbora murriztu egin da. Gaur egun ordu erdi behar da batetik bestera joateko.

Halaber, Aretxabaletan zabaldutako zentroari esker, inguru horretan telelaguntzako zerbitzu hau gehiago ezagutzera eman nahi da, zerbitzuaren beharra izan dezaketen erabiltzaileen kopurua handitzeko: adibidez, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak; mendetasun-maila bat aitortuta duten 65 urtetik gorako pertsonak; pertsona desgaituak; eta aurretik banakako balorazioa egin ondoren azaltzen diren beste kasu batzuk.

«Zentro honekin gure adinekoen arreta hobea izatea nahi dugu. Gaur, etxean jarraitu nahi duten adineko pertsona guztiak animatu nahi ditugu, han egon nahi baitute, betiON eskaintzen dien kalitatearekin eta segurtasunarekin «, adierazi du Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak.n.

Gogobetetasuna

Euskadiko BetiON telelaguntzako zerbitzua oso ondo baloratzen dute bertako erabiltzaileek. 2019ko gogobetetasun-balantzearen arabera, hamar erabiltzaileetatik bederatzik “oso arreta ona” eta “arreta ona” jasotzen dutela adierazi dute, eta bostetik ia 4,5eko puntuazioa ematen diote.

Larrialdi-egoerak eman daitezkeenean laguntza jasotzea, erabiltzaileen senitartekoen artean eragiten duen lasaitasuna eta edozein gorabeheraren aurrean laguntza eskatzeko aukera dira BetiON zerbitzuko ia erabiltzaile guztientzako ezaugarri erabilgarrienak. Halaber, instalazio teknologikoko prozesuak —adibidez, etxean une oro duten medaila sakagailuak— erabiltzaileen itxaropenak asetzen ditu, eta pertsonen % 80ri oso positiboa iruditzen zaio.

“Zerbitzu hau abian jarriz, adineko biztanle asko dituen eremu geografiko bati arreta hobea eman nahi diogu. Izan ere, ingurune hori Euskadiren erdialdean egon arren, pixka bat urrun geratzen zen hiru hiriburuetan kokatuta zeuden bulegoetatik. Aretxabaletako zentro berri honekin, Euskadiren erdialdean kokatutako eskualdeek (Debagoiena, Durangaldea, Gorbeialde eta Goiherri) zerbitzu hobea jasoko dute, baina betiko kalitate-estandar berberekin”, adierazi du Euskadiko BetiON telelaguntza-zerbitzuko arduradun Iñigo Mijangosek.