documenta 15eko zuzendari artistikoak euskal testuingurua ezagutzera etorri dira

0

2022. urtean Kassel hirian (Alemania) egingo den documenta 15 nazioarteko arte erakusketa zuzenduko duen kolektiboa, ruangrupa, Euskal Herrian da egunotan. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Joxean Muñozek harrera egin diete gaur Tabakaleran.