San Mamesen jokatuko da Erreginaren Kopako Athletic-Tacon partida

0

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida San Mamesen jokatzea erabaki du gaur arratsaldean. Partida datorren astean jokatuko da. Aurreko denboraldian Atletico Madrilen aurka gertatu zen bezala, San Mamesen jokatuko da final-laurdenetako kanporaketa. Orduan, ikusle errekorra gainditu zen 48.121 ikuslerekin. Denboraldi honetako bigarren partida izango da gure zelaian. Joan den urtarrilaren 5ean, 32.068 ikusle izan ziren FC Bartzelonaren aurkako Lehen Iberdrolako 15. jardunaldiko partida ikusten.

Zurigorriek CD Tacon taldeari irabazten badiote,-uztailetik aurrera Real Madril CF izena hartuko du-, finalerdietarako txartela lortuko lukete eta maiatzaren 31an Malagako Rosaleda estadioan jokatuko den Kopako finalaren atarian izango lirateke.

Sarrerei buruzko informazio guztia datozen egunetan emango dute jakitera.