ZORROTZAN LANDATUTAKO GERNIKAKO ARBOLAREN KIMUAK PLAKA OROIGARRIA DU DAGOENEKO

0

Kimua iaz landatu zen Zorrotza Auzo Elkartea sortu zeneko 50. urteurrenarekin bat.

Gaur goizean plaka bat agerian ipini da Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan, Zorrotza auzoan. Kimuak iaz landatu zuten Zorrotza Auzo Elkartearen 50. urteurrena dela eta, hain zuzen ere.

Ekitaldian, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, udal korporazioko beste kide batzuk, Moisés Arce Zorrotza Auzo Elkartearen presidentea, elkarteetako ordezkariak eta Zorrotzako bizilagunak egon dira.

XIX. mendearen amaieratik, Gernikako Arbolaren 500 kimu inguru iritsi dira bost kontinenteetako bazterretara. Bilbon, esaterako, zenbait ale daude. Zorrotzako honetaz gain, beste batzuk ere badaude han eta hemen, Begoñako Basilikan, Basurtuko Ospitalean, Arte Ederren Museoan eta Euskadi Plazan, adibidez.