Arriola sailburuak Zaldibarko zabortegian esku hartzen ari diren pertsonei eskerrak eman dizkie egiten ari den «lan izugarriagatik»

0

Arriola sailburua Zaldibarko zabortegian izan da gaur, Ingurumen Sailak kontratatu duen taldeko kideei beren ahalegina eskertzeko; sutea kontrolatzea lortu dutelako, eta lanean ari direlako lurperatutako pertsonen erreskatea errazteko eta baita irristatzea egonkortzeko ere.

«Eusko Jaurlaritzaren izenean eskerrak eman nahi dizkizuet hemen zaudeten ausartei, obran zaudetenei, egun hauetan, egoera zailenean, egin duzuen lan handiagatik. Kearen erdian eta azalera ezegonkor batean”, adierazi die Arriolak Moyua enpresako eta Saitec ingeniaritzako behargin eta arduradunei, zabortegian premiazko lanetarako kontratatuak.

«Erreserbarik gabeko ahaleginari eta profesionaltasunari esker, zabortegiaren inguruko herrietako bizilagunek askoz lasaiago arnas dezakete gaur. Suak itzalita daudelako eta lurzorua egonkortzeko lanak aurrera doazelako», gaineratu du sailburuak.

Zereginen atsedenaldi batean, Arriolak langile guztiak agurtu ditu: «Harro egon zaitezkete egiten ari zareten lanarekin. Mila esker bihotz osoz «. Era berean, martxan dauden lanak lehenbailehen bukatzeko nahia agertu du Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrán erreskatatuz.