Bilboko Udalaren harrera ofiziala Genuine taldeari

0

Gure Genuine taldeari, Athletic Club Fundazioa, Fundazioko presidenteak Juan Carlos Ercorecak lagunduta, harrera egin diote Arabiar Aretoan Juan Mari Aburto alkateak eta beste udal agintari batzuek, haien artean, Gotzone SagarduiNekane AlonsoItxaso ErrotetaJone GoirizelaiaXabier JimenezRaquel González eta Álvaro PérezGenuine taldeak ekitaldi batean parte hartzen duen guztietan bezala, alaitasunak eta giro onak inguratu dute ekitaldia, alkateak aitortu duen bezala, “Jatorrak, oso jatorrak zaretelako“.

Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, Udalaren harrera “gaitasun desberdinak ditugun pertsonen integrazioa bultzatzeko ekimen honen aitortza publikoa da“. Genuineko jokalariei begiratzen, honakoa gogorarazi die: “Gure Athleticen hiru taldeetako bat zarete, ez ahaztu: hainbeste maite dugun horren parte zarete, gure Athleticen parte zarete, eta erreferentzia zarete guztiontzat“.

Bestalde, Juan Carlos Ercorecak eskerrak eman ditu omenaldiagatik, Bilboko Udalaren Balioen Ageriarekin bat egin du, eta Genuinek harrera hori merezi badu, “Haiek eta haiekin dauden senide guztiak Athleticek ordezkatzen dituen balioen ordezkari handiak direlako” dela aitortu du.

Udaletxean bisitan zeuden Begoñazpi ikastolako haurrak pozik batu dira omenaldira eta Juan Carlos Ercorecak hitz batzuk eskaini dizkie, “ikusten dituzuen mutil eta neska hauek Athleticeko jokalariak direla eta Athletic, elastikoan ez ezik, bihotzean ere daramatela” gogoraraziz.

Genuine taldea izan da Fair Playko garailea LaLiga Genuineko lehen bi edizioetan. Lorpen bikaina da, txapelketa hau futbolaren munduan integratzeko eta gizarteratzeko eredu delako, eta ondorioz, Athletic Club Fundazioak lortu duen aintzatespena da LaLiga Genuineren espiritua eta zentzua hobekien islatzen duena.