OSTALARITZAKO LOKALEN ITXIERA-ORDUTEGIA BI ORDUZ LUZATUKO DA ARATUSTEAK DIRELA ETA

0
  • Bilboko Udalak, Aratusteak direla-eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du otsailaren 20tik 23ra bitartean.
  • Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handien kariaz egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori.
  • Hala ere, ordutegia ezin da luzatu “eguneko” establezimenduetan eta establezimendu “osagarrietan”, ez eta terrazetan ere. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatzen.
  • Ordutegiaren luzapen horretatik kanpo geratzen dira, gainera, abenduan Gobernu Batzordeak ‘Saturazio Akustikoko Eremua’ (SAE) izendatutako eremuan dauden Uribitarteko lokalak.

Bilboko Udalak Aratusteetan ostalaritzako lokalak ordu bi beranduago itxi ahal izatea erabaki du. Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handien kariaz egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori.

Kasu honetan, otsailaren 20tik, eguena, 23ra, domeka, luzatuko da ordutegia.

Horrela, bada, ordutegia luzatzea ostalaritzako lokal guztientzat da baliagarri, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat, bere ohiko ordutegiari eusten diotenak. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatzen.

Ordutegiaren luzapen horretatik kanpo geratzen dira, gainera, abenduan Gobernu Batzordeak ‘Saturazio Akustikoko Eremua’ (SAE) izendatutako eremuan dauden Uribitarteko lokalak.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzea eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Aurten, zehazki, ekitaldi eta jai hauetarako eman da baimena:

  • Aratusteak, otsailaren 20tik 23ra bitartean.
  • Aste Santua, apirilaren 9a, 10a, eta 11.
  • 2020ko Eurokopa, ekainaren 15a, 19a, 20a, 14a, 16a, 27a eta 28a.
  • Bilbao BBK Live Jaialdia, uztailaren 9a, 10a eta 11.
  • Aste Nagusia, abuztuaren 22tik 29ra.
  • HALLOWEEN gaua, urriaren 31.
  • BIME jaialdia, urriaren 28a eta 29a.
  • Gabonen aurreko garaia, abenduaren 11 eta 12a.
  • Gabonak, abenduaren 17a, 18a, 19a, 24a, 25a, 26a eta 31, eta urtarrilaren 1a, 2a eta 5a.