Otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna Euskal Herriko Unibertsitatean

0

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da. “Aurten ere gogoan izan nahi dugu egun hau, oso berezia baita munduan dauden hizkuntza indigena eta gutxituentzat”, aitortu du Inés García Azkoagak,  UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako ordezkariak.

“Urtero ospatzen den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaz gainera, iaz Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izan genuen, baina egun bat edo urte bakarra ez da nahikoa arriskuan dauden hizkuntzen egoera aldatzeko”. Nazioarteko eguna dela medio, hizkuntza indigena eta tokian-tokiko hizkuntza gutxituetan ikasteak herrien garapenerako duen garrantziaz konzientziatu nahi dute eragileek. Inés Garcíaren esanetan: “garapena kalitatezko eskola eleaniztun batean oinarri hartu behar da: bertako hizkuntza gutxitua, hizkuntza ofizial nagusia eta atzerriko hizkuntza bat kontuan duena.”

Gazteen hizkuntzak

Katedrak Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunerako antolatutako ekintzen artean, Arratiako Bigarren Hezkuntzako ikasleei beraien hizkuntza aniztasuna eta ama hizkuntza desberdinak panpin baten marrazkian kokatzeko eskatu diete. Hauxe da emaitza: