Urdaneta ikastetxeko Jorge Herrerok Biologia Olinpiada irabazi du

0

Jorge Herrero Alvarez, Loiuko P. Andrés de Urdaneta ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 24 eta otsailaren 9 bitartean UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu zen XIII Biologia Olinpiadako fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 7 ikastetxetako 46 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadara Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

Beste irabazleak

Fase autonomikoko aurtengo edizioan Asier Latorre Sierrak eta Pablo Martín García bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hurrenez hurren.  Biak Vitoria-Gazteizko San Viator ikastegikoak.

Fase autonomikoko hiru irabazleak Bilbon, maiatzaren 26 eta 29 bitartean, izango den fase nazionalera joango dira. Fase nazionaleko irabazleek XXXI Nazioarteko Olinpiada Biologikoan hartuko dute parte, Nagasakin (Japonia), 2020ko uztailaren 3tik 11ra bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuek Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XIV edizioan parte hartuko dute 2020ko irailaren 6tik 12era bitartean egingo dena Costa Rican.