Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun, Segurtasun, Lan eta Justizia sailek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Zaldibarko zabortegiaren erortzeari buruzko koordinazio eta jarraipen mahai teknikoaren eguneroko bilera egin dute gaur, osteguna, otsailak 20.
Bilera goizeko 9: 30etan hasi da Ermuan, eta dagoeneko martxan dauden ekintzen jarraipena egitea eta neurri berriak hartzea izan du helburu. Gaurko batzarrean, langileen, inguruko bizilagunen eta errepideetako erabiltzaileen segurtasunera bideratutako alerta eta aurrealerta sisteman lanean ari diren adituetako batzuk ere izan dira.