ARATUSTEAK DIRELA-ETA, ALDAKETAK IZANGO DIRA ZIRKULAZIOAN KALE NAGUSIAN ETA INGURUETAN, DATORREN ZAPATUAN, OTSAILAK 22

0
  • Kale Nagusian, Moyua plazaren eta Plaza Biribilaren arteko tartean, bidea itxita egongo da ibilgailuentzat, 06:00etatik 22:00etara, gutxi gorabehera.
  • Zirkulazioaren murriztapen horiek hainbat kaleri eragingo die inguru hartan, eta Bilbobusen lineei ere bai, ondoko kaleetara saihestuko baitira.
  • Bihar, otsailak 21 (barikua), une jakin batzuetan itxiko dira kaleak, 10.30etik 11.30era, zeina umeen desfilearen garaian, Albia lorategietatik abiatuko baita eta Plaza Barrian amaituko.

Aratusteak direla-eta, bideak itxi beharko dira zirkulaziorako datorren zapatuan, Kale Nagusian, Plaza Biribilaren eta Moyua plazaren arteko tartean, 6:00etatik 22:00etara, gutxi gorabehera. Zirkulazioa libre izango da Portuko Markesaren kalean eta Mazarredo Zumarkalean. Bidea zirkulaziorako itxita dagoen artean, kontrolatu egingo dira Moyua plazatik Kale Nagusiko garajeetako sartzeak eta irteteak.

Gainera, 17:30etik 19:30era, gutxi gorabehera, “Mozorroen Kalejira” izango da, Kale Nagusitik abiatuta (Plaza Biribilaren eta Mazarredo Zumarkalearen artean), eta kale hauetatik joango da: Astarloa, Colón de Larretegi eta Berastegi, eta Kale Nagusira itzuliko da ostera ere, amaitzeko.

Betiere, zenbat jende biltzen den, libre izango da Astarloa kalean Gardoki eta Kale Nagusiaren arteko tartean dauden garajeetako sartzeak eta irteteak, Gardokitik abiatuta, eta orobat Colon de Larreategi kalean Zabalguneko plazaren eta Portuko Markesaren kalearen arteko tarteko garajeetakoak, Portuko Markesaren kaletik abiatuta, eta baita ere Zabalguneko plazako aparkalekukoak, Portuko Markesaren kaletik sartuta eta Zabalguneko plazatik irtenda, zeinak Ibañez de Bilbao kalera ematen baitu.

Zabalguneko plazan, 1etik 9ra arteko zenbakietan, itxita egongo da bidea ibilgailuentzat, 08:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera.

Ezgaitu egingo dira aparkalekuak Astarloa, Ibañez de Bilbao, Done Bikendi eta Arbolantxa kaleetan eta Zabalguneko Plazan, lehenagotik hesia jarrita.

Azkenik, zapatuan, 19:45etik 21:30era, gutxi gorabehera, “Zazpi Kaleetarako jaitsiera” izango da, eta zirkulazioari eragingo zaio, ibilbide honetan:

Plaza Biribila – Nafarroa kalea – Areatzako zubia – Bidebarrieta kalea

Areatzako garajerako sarrera Ernesto Erkoreka plazatik izango da.

UMEEN ARATUSTEETAKO DESFILEA

Beste alde batetik, bihar, otsailak 21 (barikua), une jakin batzuetan, itxi egingo da bidea zirkulaziorako, 10:30etik 11.30era, gutxi gorabehera, Aratusteetako Umeen Desfileak igaro behar duela-eta. Hala, bada, Bilboko eskoletako eta ikastoletako desfilea Albia lorategietatik abiatuko da, eta txokolatada handi batekin amaituko, Plaza Barrian, ibilbide hau eginez:

Mazarredo Etorbidea (Albia lorategiak) » Kale Nagusia » Plaza Biribila » Nafarroa kalea » Areatza kalea» Foru kalea » Plaza Barria

Era berean, bihar, barikua, “Epaiketak Farolin eta Zaranbolari” ere zirkulazioa itxi beharra ekarriko du, 19:00etik 19:30era, ibilbide honetan:

Udaletxea –Ernesto Erkoreka plaza – Itxaropena kalea –Askao kalea – Plaza Barria

Desfilea nola doan, antolatzaileek aukera emango dute ibilgailuak igaro daitezen eta garajeetara sartu eta irteteko.

NOLA ERAGINGO ZAION BILBOBUSI

Zirkulazioan ezarriko diren murriztapenek Bilbobus zerbitzuari eragingo diote, eta Urkixo Zumarkalea – Errekalde Zumarkalea hartu beharko dute autobusek, Moyua Plazarako norabidean, eta Elkano – Hurtado de Amezaga, Plaza Biribilerako norabidean.

Kendu egingo dira Bilbobusen autobusen geltokiak Kale Nagusiaren 2, 7, 8, 36 eta 37 zenbakietan, eta, linea horietarako, beste geltoki hauek izendatuko: Elkano kalea, 9. zenbakiaren aurrean., Plaza Biribilerako norabidean, eta Urkixo Zumarkalea, 21. zenbakiaren aurrean, Moyua plazarako norabidean.