Euskadiko ekoturismo-sareak aurtengo ekintza-plana aurkeztu du

0
PRUEBA

Euskadiko ekoturismo-sarea gaur goizean bildu da Atarian, Salburuako hezeguneen interpretazio-zentroan, Gasteizen.

Bileraren helburua, urtarrilean ospatutako Euskadiko ekoturismo-foroa eta tailerraren emaitzak aurkeztea izan da eta baita, 2020rako sarearen ekintza-plan bat eta Espainiako ekoturismo kluban garatu beharreko lan-hildoak proposatzea ere.

Foroari dagokionez, 116 profesionalek eta 200 ikaslek parte hartu zuten eta 20 hitzaldi eskaini ziren, 10etik 8 puntu lortuz. Tailerrak balorazio hau gainditu baiti, 8,6 punturekin, turismo-zerbitzutako 46 enpresa eta 20 ostaturen partaidetzarekin.

Bestalde, aurtengo ekintza-planak proposatzen ditu, besteak beste, Euskadiko ekoturismo gida 2020 berargitaratzea, Euskadiko sareko helmugetako turismo-euskarrien garapena, azoka espezializatuetan parte hartzea edo Urdaibairekin dagoen hitzarmena berritzea.

Euskadiko ekoturismo sarea lan-talde iraunkor bat da eta bere helburua ekoturismoaren jarduera sendotzeko lan-ildoak martxan jartzea, lan-mahai bateratuak eskaintzen dituen sinergiak erabiliz.

Sarearen kideek urtean bilera ezberdinak izaten dituzte eta kideak Eusko Jaurlaritza, 3 Foru Aldundiak, Urdaibaiko Erreserbaren Patronatua, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Atgaria, Añanako Gatz-Harana, Leitzarango Zentroa, 3 Lurralde Historikoak ordezkatzen dituzten 3 eskualde (Goierri, Durangaldea eta Gorbeialdea); Aktiba, Nekatur eta Atrae enpresa-elkarteetako eta OPC ekitaldiak antolatzeko enpresaren ordezkariak dira.