Gazte Txartelak musikaz girotzen ditu Gasteizko, Donostiako Eta Tolosako inauteriak

0

Gazte Txartelari esker, Gasteizen eta Donostian asteburua musikaz beteko da eta, Tolosan, astelehena. Helburua gazteei euren Gazte Txartela aktiba dezaten gogoratzea da, txartelak eskaintzen dituen deskontuak eta abantailak aprobetxatzeko. Eta, jakina, DJen emanaldiekin gustura egon daitezen laguntzea. Bertan izango dira Davila, Txurru, Saioa edo Ohian Vega DJak, baita En tol Sarmiento taldea edo Xabier Solano kantaria ere.

– Otsailak 22 – Gasteiz

18:00 MUNTAIA (ekipoaren arabera)
19 :00 – 20 :00 En Tol Sarmiento (ETS) SOINU FROGA
20 :30 – 21 :45 DJ DAVILA
21 :45-22 :00 ALDAKETA
22 :00- 22 :30 ETS KONTZERTU AKUSTIKOA
22 :30 – 23 :00 DESMUNTAIA

 

– Otsailak 23 – Donostia

17 :00 – 18 :00 UHINA MUNTAIA
18 :00 – 19 :00 XABI + ZIGOR FROGA
19 :00 – 20 :00 XABIER SOLANO + ZIGOR KONTZ AKUSTIKOA BRETXA
20 :00 – 20 :15 ALDAKETA
20 :15 – 21 :30 DJ SAIOA – DESFILEA BULEBARREAN
21:30 – 22:00 DESMUNTAIA

 

– Otsailak 24 – Tolosa

10 :00 – 11 :00 UHINA MUNTAIA
11 :00 – 12 :00 DJ TXURRU FROGA
12 :00 – 14 :00 DJ TXURRU (7. KARROZA GARA)
14 :00 – 15 :00 BAZKARIA
15 :00 – 17 :00 OHIAN VEGA (OINEZKOENTZAT ITXITAKO KALEETATIK)
17 :00 – 18 :00 OIHAN VEGA + YOGURINA (TRIANGELU PLAZAN)
18:00 – 19:00 DESMUNTAIA

Gazte Txartelak iazko urtea berrikuntza ugari eskainiz amaitu zuen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailak, lehen aldiz, 14 eta 30 urte bitarteko 300.000 gazteri doan eta eskatu beharrik gabe igorri die txartel hau. Gainera, aurten hasita, 14 urte betetzen dituzten gazteek, eskatu beharrik gabe, euren etxeetan jasoko dute Gazte Txartela berria.

Halaber, txartelen titularrek, Europako 38 herrialdetako gazte-txartelek eskaintzen dituzten abantailez baliatzeaz gain, besteak beste munduko edozein aterpetxetan ostatu hartu ahal izango dute, 80 herrialdetan ezarri den irabazi asmorik gabeko Gazte Aterpeen Elkarteen munduko sarearekin bat egin ondoren.