PRUEBA
Irabazi bai ala bai. Ez da besterik geratzen. Belar hockeyko Real Sociedadeko taldeak UD Taburiente hartuko du igandean Bera Beran, Jorge Perezen taldea taulako azken postutik ateratzeko ezinbesteko partidan.
Urte zaila izaten ari da, eta, une honetan, helburu bakarra postu horietatik burua ateratzea eta kategoria salbatzea da. Ez zen denboraldi hasieran espero zena, baina gauzak horrela eman dira. Taldearen gaztetasuna uste baino gehiago ordaintzen ari dira, eta emaitzak ez dira iristen. Igandeko hitzordua, sailkapenean puntu bat gehiago duen Kanarietako taldearen aurka, erabakigarria izan daiteke. Atxurrak gora!