Segurtasuneko sailburuak Ertzaintzaren Ikerketa eta Berrikuntzako II. Jardunaldia ireki du

0
Estefania Beltran de Heredia, Gervasio Gabirondo y Josu Zubiaga.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak parte hartu du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Ertzaintzaren Ikerketa eta Berrikuntzako II. Jardunaldiaren irekiera-ekitaldian. Jardunaldia baliatuta ezagutarazi da garatu diren edo garatzen ari diren Europako zer proiektutan parte hartu duen Ertzaintzak. Gainera, alderdi juridikoak, etikoak, sozioekonomikoak, teknologikoak eta antolamendukoak jorratu dira, baita nortasunarekin lotzen diren delituak ere.

Jardunaldiaren irekieran, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak adierazi duenez, segurtasun publikoa, “bai polizia-segurtasunaren eta herritarren babesaren kontzeptu gisa, bai larrialdi-egoeren kudeaketaren kalitatean, hala nola Zaldibarko zabortegian aurre egiten ari garen moduan, oso lotuta dago ikerketarekin eta aurrerapen teknologikoekin, baita prozesuen eta baliabideen berrikuntzarekin ere”.

Testuinguru horretan, Zaldibarko bilaketa-lanen zailtasuna eta konplexutasuna aipatu du. Zailtasun horiei beharrezkoak diren giza baliabide espezializatuekin egin beharko zaie aurre, hezitako txakurren laguntzarekin, baita material eta prozedura teknologiko espezifiko eta berritzaileekin ere”, adierazi du Beltran de Herediak.

Saio honen sarrera Brigada Mugikorreko Unitateko intendente buru Iosu Alonsok egin du, Ertzaintzaren ikerketa- eta berrikuntza-ekintzen koordinatzaileak.

Jardunaldira segurtasunaren arloko enpresak hurbildu dira, baita Ertzaintza lan egiten ari den ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartzen ari diren Ertzaintzako langileak ere.