Atezain armagina gogotsu da Nou Campen jokatzeko.
Realaren aurkako norgehiagoka bertan behera gelditu ondoren, Eibarrek Camp Noura bisita du ortzimugan (larunbata, 16:00). Bartzelonaren kontrako partida dela eta, Marko Dmitrovicek prentsaturrekoa eskaini du Atxabalpen. Atezainak adierazi du “presio ona egin, trinkoak izan eta gure abaguneak baliatu behar ditugu”.
Joan den asteburua lehiatu gabe egin ondoren, Dmitrovicek aitortu du “aste arraroa izan da. Airearen egoera txarrarengatik bertan behera gelditu zen, erabakia ez zegoen gure esku. Aste arraro izan da, baina larunbata lehenbailehen iristeko gogotsu gaude”.
Atezain armaginak argi du Ligako zelairik zailenetarikoa bisitatuko dutela larunbatean. “Beste edozein talde baten aurka egingo genukeen lan bera egiten ari gara. Ez dugu ezer ezberdinik egin behar Bartzelonaren aurka jokatzeko. Orain arte bezala egingo dugu lan, intentsitate eta ideia berdinekin”.
“Ez dugu ezer aldatuko Nou Campn. Zaila izango da Bartzleona bezalako talden baten kontra jokatzea. Zelaia handia eta zabala dute. Gakoa presio ona egitea izango da”.
“Gure helburua garbia da, puntuak eskuratzea. Badakigu zaila izango dela, baina gure lana egin behar du. Dena eman eta gu geu izan behra dugu. Eta ondoren, ea nola ematen den norgehiagoka”.
Dmitrovicek zehaztu du Bartzelonaren aurka garrantzitsua izango dela “lehen minutuetatik presio ona egitea, trinko jokatzea eta ditugun abaguneak baliatzea. Azkeneko partidetan egindako akatsak ekidin behar ditugu”.
Izan ere, “badakigu eurek presioa altua gainditzeko kalitatea dutela. Joaneko partidan bezala segundu erdi beranduago iristen bagara presiora, mina egin diezagukete. Hortaz, defentsa lanetan ondo aritzea garrantzitsua izango da hori ekiditeko”.
Atezain serbiarra Bartzelonaren momentuaz aritu da baita ere. “Entrentzaile berria iristen denean bere ideaik hartzeko denbora behar da, mugimendu ezberdinak barneratzen joateko. Normala da denboraldian zehar une zailak izatean. Egia da ez daudela lehen itzulian bezain ondo, baina ziur nago bi aste barru hobeto arituko direla”.