Urumeako isuriengatik espedientea ireki du Udalak

0

Donostiako Udaleko Ekologia Zinegotzitzak informazio espedientea ireki du Agirre Lehendakariaren zubi parean Urumea ibaira egin den isurketagatik.

Alorreko zinegotziak, Enrique Ramosen, esanetan: “Ingurumeneko Departamentuak zigor ahalmenik ez duen arren, aholkularitza enpresa espezializatu bati agindu diogu txosten bat egiteko, isurketa honen eta hirian behin eta berriz gertatzen diren beste batzuen jatorriak eta arrazoiak aztertu ditzan”. Gainera, “idatzi bat bidali diogu Eusko Jaurlaritzaren URA Agentziari, hura baita zigor ahalmena duen organismoa, isurketa horien erantzuleak zaintzeko, kontrolatzeko eta, hala badagokio, zigortzeko”, adierazi du Ramosek.

Ekologiako Zinegotziak, gainera, Udaltzaingoari eskatu dio bere eskumenen barruan horrelako ekintza guztiak zaintzeko eta zigortzeko, hark egin baitzuen atestatua. “Ofizialki berretsi ez den arren badirudi isurketa Euskal Trenbide Sarearen obretatik datorrela, eta hari ere idatzi diogu Topoaren obrak egikaritzen ari diren enpresak kontrola ditzan”, esan du Ramosek.

Ekologiako eta Gune Publikoetako departamentuak koordinatuta ari dira lanean horrelako ekintzak hautemateko eta zigor espedienteak irekitzeko.