Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 13,82 milioi euro inbertituko ditu Irungo eta Oarsoaldeko hiru industria-gune berroneratzeko

0

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A-k -Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Oarsoaldeako udalek partaidetua dagoenak- lokal eta pabilioi industrialen eskaera gorakor eta sostengatua erregistratu du azken urteotan. Hori dela eta, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan operatzen duen eta enpresa-guneak kudeatzen eta sustatzen dituen sozietate horrek 13,82 milioi euroko inbertsioak onartu ditu urte honetarako.

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak Irunen egingo dituen inbertsio berriak industria erabilerarako berroneratze-proiektuetan zentratuko dira. Batetik, Irungo Hiframasa enpresaren itxieraren ostean (2016aren amaieran), enpresa kokatua dagoen lursaila erosi zen, zeinak 9.719 m²ko guztizko azalera eta 12.634 m²ko eraikigarritasuna baitu. Lursail hori une honetan ez da erabiltzen, eta gune industrial bezala proiektatzen da, baina berroneratu egin beharko da berriro balioan jartzeko eta jarduera ekonomikoetara bideratzeko.

Proiektuak, une honetan erredakzio-fasean dagoenak, aurreikusten du oraingo eraikina (3.400 m²ko okupazioa duena) eraistea eta azalera egokitzea, bertan eraiki ahal izateko solairu bakoitzean 3.000 m²ko okupazioa izango duten bi pabilioi independente. Pabilioiek behar diren zerbitzuetarako hartuneak izango dituzte: hornidura eta saneamendua, energia, gasa, telekomunikazioak, eta abar.

Aurreikuspenen arabera, berregokitzapen- eta eraikuntza-lanak 2020ko bigarren hiruhilekoan hasiko dira, bi pabilioiak eraikita egon daitezen urtearen amaierarako. Berroneratze-lanen eta bi pabilioien eraikuntzaren inbertsio osoa 5,89 milioi eurokoa izango da.

Bestalde, Irunen kokatua dagoen Cycobask enpresaren lursailean ere antzeko berroneratze-proiektua gauzatuko da, hau ere erabiltzen ez den lursail industrial bat delako. Kasu honetan, lursailak 11.281 m²ko azalera du, 7.333 m²ko okupazioa eta 14.666 m²ko gehieneko eraikigarritasuna. Berroneratze-proiektuak aurreikusten du, lehenik eta behin, han kokatua dagoen eraikina eraistea, ondoren pabilioien eraikin berri bat eraikitzeko. Pabilioi horiek 820 m²ko gutxieneko azalera izango dute. Gainera, posible izango da nabeen tamaina handitzea, beti ere interesatutako enpresen premia eta eskaeren arabera.

Hyframasaren kasuan bezalaxe, kasu honetan ere, proiektuaren erredakzioa eta obraren zuzendaritza esleitu ostean (aurtengo bigarren hiruhilekoan), aurreikusten da lanak urtearen azken hiruhilekoan hasiko direla. Berroneratze-proiektu honetan 5,53 milioi euroko inbertsioa egingo da.

Azkenik, Oarsoaldeko inbertsioari dagokionez, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 15.000 m²ko hainbat lursail erosiko ditu, ondoren industria-sustapen berri bat egiteko. Ekimen hori eskualdeko beste proiektu batzuen garapen eta bilakaeraren menpe dago neurri handi batean. Aurreikuspenen arabera, 2,40 milioi euroko inbertsioa egingo da Lezon.

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k 10 enpresa-gune eta industrialde sustatu eta kudeatu ditu Bidasoan eta Oarsoaldean. Zalantzarik gabe, Industrialdeak Programan integratutako sozietateetatik berau da Gipuzkoan espazio-eskaera eta enpresa-jarduera indize onenak dituena, mugatik hurbil dagoelako eta Europa hegoaldeko itinerantzia logistikoaren gune garrantzitsua delako.

2020rako eta hurrengo urteetarako aurrekontuari dagokionez, hauexek dira aurreikusitako inbertsioak:

 

AURREIKUSITAKO ENPRESA-GUNE BERRIAK 2020
KOKAPENA: Aurreikusitako inbertsioa: Lursailaren azalera guztira:

 

Gehieneko okupazioa

(m²)

Eraikigarritasuna (m2):
IRUN-HIFNAMASA. 5,89 9.718 6.317 12.635
Irun-Cycoback 5,53 11.282 7.333 14.666
Oarsoaldea (zehaztu gabe) 2,40 15.000    

 

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEAREN KOPURUAK 2019an

2019an, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4,77 milioi euroko inbertsioa egin zuen eta 2,68 milioi euroko negozio-zifra lortu zuen. Azalerei dagokienez, 775 m² bulego eta 3.147 m² pabilioi esleitu, berritu edota saldu zituen eta lurzoru industrialeko 4.947 m² lursail saldu zituen.

 

Bidasoan eta Oarsoaldean sustatutako enpresa-guneak

KOKAPENA Inbertsioa (M.€)

Lursail

M² pabilioi M² bulego Enpresak Enpleguak
Irun-Arretxe Ugalde- Pabilioiak 20,61   29.284   62 446
Irun-Arretxe Ugalde- Eraikina 5,51     3.898 25 82
Irun-Gabiria 11,98   28.505 3.553 39 332
Irun-Oianzabaleta 3,18 25.835     5 250
Irun-Araso -Pabilioiak 13,52   16.997   30 383
Errenteria-Masti Loidi 1,93   3.755   9 43
Errenteria-Txirrita Maleo 11,60   10.150 2.220 35 504
Lezo-Sagasti 5,19   16.420 445 18 148
Oiartzun- Ugaldetxo 1,78   7.877   23 163
Pasaia-Bordalaborda 16,65   15.921   20 171
Errenteria-Egiburuberri 3,27   1.364   1 29
Irun-Gametxo 1,49 4.947   3.216    
GUZTIRA 96,71 30.782 130.273 13.332 267 2.551

 

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak berroneratuko dituen lursailen kokapena Irunen