Eusko Jaurlaritzak Kalifornian lan egiten duten euskal profesionalak bildu ditu

0

Arantxa Tapia sailburuak AEBetara egiten ari den bidaian, Eusko Jaurlaritzak Kalifornian bizi diren euskal jatorriko hogeita bost profesional biltzeko aprobetxatu du, eta haiekin networkig-saio bat egin du, Euskadiko talentua eta gaurkotasun politiko, ekonomiko eta soziala ardatz hartuta.

25 eta 50 urte bitarteko pertsonak dira, batzuk jada profesionalki eta pertsonalki mendebaldeko kostaldean finkatuta daudenak eta, gehienak, inguruko enpresa multinazional garrantzitsuetan trebetasun teknologikoak garatzen dituztenak.

Gaur egun, Facebook, Linkedin, twitter edo Whashap, nasako fisikariak, biokimikariak eta Gilead Sciences (Biotech) eta Genentecheko (Biotech) biologoak, Googleko eta Yubicoko telekomunikazio-ingeniariak, FTI Consulting (Fintech) plataforman lan egiten duten finantzetako profesionalak, Stripe plataforman jarduten duen informatikaria, edo arkitektoa.

Sailburuak Euskadiren egoera ekonomikoaren berri eman die, eta haiekin partekatu ditu aurrean ditugun erronkak; besteak beste, ondo prestatutako profesionalak izan behar dituztela, atzerrian bizi arren, Euskadirekiko lotura pertsonalari eta are profesionalari eutsi ahal izateko.

Ildo horretan, sailburuak dei egin die, Euskaditik urrun egonda ere, beren jatorriekiko lotura ez hausteko eta euskal sistema aberasteko beren esperientziare eta ezagutzaren ekarpena egiteko.