Hondarribian Emakumearen Asterako ekitaldi ugari

0

Datorren astean, Emakumearen Astea ospatuko da Hondarribian. Horren harira, EMEKI Elkarteak eta Hondarribiko Udalak jarduera ugari antolatu dituzte. Emakume artisten erakusketak, film proiekzioa, hitzaldia eta omenaldi bat ere aurreikusten da programazioan.

Aurkezpen ekitaldia gaur burutu da EMEKI Elkartean, eta hantxe izan dira, EMEKI Elkarteko Tamara Sastre, Maria Jesus Berrotaran eta Tzane Carrillo, Udaletik Txomin Sagarzazu Alkatea eta Gotzone Larrarte Berdintasun zinegotzia, eta omendua izango den Mari Carmen Iruretagoiena.

Tamara Sastrek esan duenez Emakumearen Aste hau “guretzat oso garrantzitsua da. Hainbat ekitaldi antolatzen ditugu, emakume eta gizonezkoei zuzenduak. Ekitaldiak asteburu honetan hasten dira, bereziki Mari Carmen Iruretagoienari egingo diogun omenaldiarekin. Duela ia mende erdi Camping Jaizkibel ireki eta aurrera atera zuen emakumea. Eguerdiko 12:00etan izango da igandean”.

Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman dizkio “EMEKI Elkarteari aste honetan eta urte osoan egiten duen lanagatik, emakumeen papera balioan jartzeagatik. Zorionak eman nahi dizkiot noski Mari Carmen Iruretagoienari, eta argi utzi ere Udaletik elkarrekin lan egiten dugula EMEKIrekin eta hala jarraituko dugula”.

Denetariko jarduerak

Gotzone Larrartek dioenez, “igande honetan Itsas Etxea Auditoriumean 19:30ean eskainiko dugun ‘Viudas’ filmea ikusteko gonbitea luzatu nahi dut. EMEKI Elkarteak egindako eskari bati jarraituz eskainiko dugu”.

Astelehena 2tik igandera 8ra, ARMA PLAZAko eraikineko bigarren solairuan, ‘Emakume artistak’ erakusketa egongo da. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

Asteazkena martxoaren 4an, ‘Emakumeak Arte Impresionistan” izeneko hitzaldia eskainiko du Maria Jose Noain Maura arkeologoak. Arratsaldeko 19:00etan izango da EMEKI Elkartean.

Ostiralean arratsaldeko 17:30etik 18:30era, ipuin kontari saioa egongo da 4 eta 8 urte arteko haurrentzat, Molla Ibilbideko lokalean.

Larunbatean, martxoak 7an, Emakumeen Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira Soroetako frontoian, eta arratsaldeko 19:30ean ‘Raketistak lehen eta orain’ filmea eskainiko da Itsas Etxea Auditoriumean, doainik.

Azkenik, martxoaren 8an, EMEKI Elkarteak bat egingo du Irundik aterako den manifestazioarekin, eta eguerdian Arrantzale Auzoan amaituko dena.