“Palabras de Caramelo” laburmetraiaren proiekzioa Getxoko RKEn

0
PRUEBA

Saharar errefuxiatuen kanpamendu batean bizi den mutiko gor baten bizitza erakusten duen Palabras de Caramelo izenburuko laburmetraia ikusi ahal izango da otsailaren 28an, ostiralean, Getxoko udalak eta ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkarteak, Euskal Fondoaren eta Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzaren laguntzarekin,  antolatutako zineforum saio batean. Proiekzioa 19:00etan hasiko da Romo Kultur Etxean eta Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko bi kide ere bertaratuko dira.

Juan Antonio Moreno da lanaren zuzendaria; elkarrizketarik gabekoa da eta 20 minutuko iraupena du. Kori umeak idaztera ikasteko beharra sentitzen du laguna den Caramelo gameluak adierazi nahi duena agertzeko, inkomunikazioaren oztopoa gainditzeko eta heziketarako eskubidea aldarrikatzeko. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Sahara bandera udaletxean

Getxoko udalak otsailaren 27an, azken urteotan egin duen moduan, saharar bandera ipiniko du udaletxean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 44 urteurrenean, saharar herriarekin duen konpromisoa adierazteko. Burututako ekintzen artean, Getxoko udalak Euskal Karabanarekin kolaboratzen du, produktuak Aljeriako errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko; Oporrak Bakean programa sustatzen du, saharar haurrak uda familia getxotarrekin eman dezaten, eta 1997az geroztik, ATFAL elkartearen proiektu baterako diru laguntza ematen du, aniztasun funtzionala duten pertsonen zentro baterako. Horretan hasieran pertsona gorrekin lan egiten zuten, baina urteak igaro ahala, jarduera mota guztietako aniztasun funtzionaleko pertsonengana hedatu zen. 2019ra arte proiektua saharar 200 adin gutxikorengana eta 800 pertsona nagusirengana heldu da.