“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena Donostiako 15 auzotan egingo da

0

Helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Aurten Donostiako hamabost auzotan antolatuko da, eta lehen saioak ostegunean, otsailaren 27an, izango dira, Amara, Amara Berri eta Loiolan. Negu honetako saioak ostegunean hasi eta martxoaren 18a bitartean egingo dira, eta Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dira. Egitasmo hau doan eskainiko da.

Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago:

  • Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa
  • Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren hitzetan ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea da: “Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen da, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da”.

Aurten Ibaeta auzoan ere bai

Horrela, aurten, hiru txanda edo ekinalditan banatuta: neguan, udaberrian eta udazkenean. Bukaerako taulan azaltzen dira lehenengo txandako egunak eta lekuak.