Bi atxilotu Gasteizko Aranbizkarrako ile-apaindegi batean lapurtu eta kalteak eragin ondoren

0

Ertzaintzako agenteek bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Gasteizen, 18 urteko gizonezko bat eta harekin zihoan 15 urteko adin txikiko emakumezkoa. Arabako hiriburuko ile-apaindegi batean indarra erabiliz ustez lapurtzea leporatzen zaie.

Gaur, asteazkena, 04:50ean, Ertzaintzari ohartarazi diote Aranbizkarra auzoko establezimendu batean ustez lapurtu zutela. Establezimenduak sarrerako ateko kristala apurtuta zuen.

Ertzain-patruila batek kristalean eragindako kalteak egiaztatu ditu eta oinetako aztarna desberdinak ikusi ditu kristalean. Bertatik hurbil, Leon eta Valladolid kaleen arteko elkargunean, agenteek bi gazte ikusi dituzte bizikletan, goizaldeko ordu horietan. Agenteek gazteak identifikatu dituzte eta egiaztatu dute haien oinetakoen arrastoak bat zetozela apurtutako kristaletan aurkitutako aztarnekin. Gainera, bi gazteen ondasunen artean indarra erabiliz lapurreta izan duen ile-apaindegiko produktu bat aurkitu dute.

Hori ikusirik, agenteek ustezko bi delitugileak atxilotu dituzte eta Gasteizko Ertzain-etxera eraman dituzte, bidezko eginbideak egiteko.