Diru-laguntza eta kontratu publikoetan genero-ikuspegia txertatzeko gida argitaratu du Emakundek

0
PRUEBA

Emakundek “Kontratu publikoetan, diru-laguntza publikoetan, hitzarmenetan eta gizarte-itunetan genero-ikuspegia txertatzeko gida” argitaratu du. Bertan, kontratazio publikoan genero-ikuspegia zeharka txertatzeko beharrari erantzuten dio, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak adierazitakoari jarraikiz. Genero ikuspegia modu eraginkorrean integratzeko laguntza izan nahi du gidak botere eta administrazio publikoen zereginean.

Ildo horretan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20. artikuluak esplizituki jasotzen du euskal administrazio publikoek berdintasun-irizpideak txertatu behar dituztela beren kontratu eta diru-laguntzetan.  Ildo beretik, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planak honako hau ezartzen du: “Berdintasunerako klausulak sartzea kontratu, diru-laguntza eta hitzarmenetan”. Bestalde, 2019ko martxoaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak gizonen eta emakumeen arteko ordainsari-berdintasunerako klausulak eta kontratazio publikoko soldata-arrakalaren aurkako neurriak txertatzeko instrukzioa onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, “Soldata-murrizketa murrizteko estrategia eta ekintza-plan operatiboaren barruan. Jarraibide hori gidaren eranskin gisa gehitu da.