Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea 2020

0

Zortzi urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 40 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Gaur, elkarlaneko ekimen horietako bat aurkeztu da: “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”, Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren VIII. Edizioa. Martxo osoan zehar garatuko da eta aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntzarekin bere antolakuntzarako.

Programaren aurkezpena Itsasmuseumean izan da.Batetik, pixkat berandu bada ere, Sareak iaz betetako 15 urteko ibilbideari aitortza egiteko, eta ospatzeko. Iaz, sasoi honetan, museoa bere estrategia eta irudia berritzen ari zen eta ezin izan zen aurkezpena bertan egin.

Bestetik, Itsasmuseum-ek une hauetan Elkanori buruzko erakusketa bat duelako eta, izan ere, lehen mundu biraren urteurrenari Elkano500 fundazioak zabaldu duen lema, “Esploratzeko grina”, bere egin du Kostaldeko museoen sareak eta programan nabarituko da.

Aurten 27 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 50dik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak, zuzeneko ikuskizunak, etab.

Proposamen hauetako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, eta hortaz, osotara 100 plan baina gehiago eskainiko dira martxoaren 1an hasi eta 31 artean.

Aurreko urteko apustuari jarraituz, museo parte hartzaileek esfortzu handia egin dute aurtengo ekintzak ere berezi eta esklusiboak izan daitezen, besteak beste, esperientzia hauek urtean zehar ezin direlako gozatu. Gainera, jarduera hauetariko gehienak doakoak izango dira eta hala ez direnek prezio, bereziak izango dituzte.

Gainera, Hilabetearen aitzakian, Euskal Kostaldeko Museon Sareak Instagram bidezko argazki lehiaketa martxan ipiniko du martxoan. Gaia: Sareko museoak eta Hilabeteko jarduerak. Hashtag-a, #EuskalKostaMuseoakLehiaketaa. Saria Nekatur elkarteak eskaintzen du: Euskadiko landetxe edo nekazalturismo baten asteburua bi lagunentzat.

“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza nahiz Instagram lehiaketaren oinarriak gaurtik aurrera www.euskalkostaldekomuseoak.eus webgunean egongo da.